- Vital Fundazioak azaroaren 3an aurkeztuko du Itzali argia eta ikusiko duzu, ikusmen- edota entzumen-urritasuna duten pertsonengan pentsatuz formatu inklusiboan emango den dokumentala. “Horretarako, azpitituluak eta audio-deskribapen integratua ditu”, azaldu zuten atzo. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) eta sarrera doan izango da lekuak bete arte. Vital Fundazioak Brightvibes-en eskutik antolatu du ekitaldi hori. Brightvibes gizartean oihartzuna duten eduki digitaletara bideratutako erakundea da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación