- Gasteizko Alderdi Popularrak atzo defendatu zuen Bozeramaileen Batzordean La Palmako bizilagun guztiekin solidarizatzeko beharra, inguru horretan jotzen jarraitzen duen sumendiaren ondorioz. Azaldu zutenez, hasieratik erakutsi nahi izan dute elkartasuna alderdi politiko honek, eta, laba hozten denean, halaxe jarraituko dute egiten. Bertako kideen hitzetan, “lehenengo minututik gure elkartasun osoa, gure maitasun guztia, gure adorea eta laguntza erakutsi dugu. Auzotar eta udal guztiei, ukitutako tokiko guztiei”. “Gaur, -atzoko egunagatik- Adierazpen honen bidez, Gasteizko Udalak irmo eta instituzionalki egingo du berriro”, adierazi zuten.
- Multimedia
- Servicios
- Participación