- EH Bilduk atzo eskatu zuen Klima Araba 2050ek energia berriztagarriak hedatzeko bazterketa-eremuak barne har ditzala.
"Klima Araba 2050 zirriborrorako ekarpenen lehen fasea amaitu ondoren, dokumentuak Trantsizio Energetikoaren Behatoki bat sortzea jasotzen du,EH Bilduk eskatu zuen bezala. EH Bilduren ekarpena izan zen hori. Orain,bigarren fase honetan,haratago joatea eskatu, du, behatoki horrek kontrol publiko eta demokratikoa bermatuko duten tresnak emateko. Gainera,plan hori gardena eta adostua izatea eskatu du,eta gizarte-eragileek benetako eta aktiboki parte hartzeko aukera izatea. Guztira,15 zuzenketa berri egin ditu EH Bilduk", azaldu zuten atzo bertako kideek.
Ildo beretik, EH Bildurentzat, oro har, asmo "gutxiko" plan bat da, eszenatokirik zehazten ez zuena eta nazioarteko itunek ezarritako helburuak lortzen ez zituena. "Orain, ordea, Estrategiaren helburuak lurraldea deskarbonizatzea eta 2050erako karbonoz neutroa den lurralde bat lortzea jasotzen du. Hala ere, planak oraindik ez ditu zehaztu energia berriztagarriak baztertzeko eremuak,ez natura-inguruneetan, ezta nekazaritza-balio handiko lurretan ere". Puntu horretan, EH Bilduren apustua da "mugarri Planean jada agertzen ziren bazterketa-eremuak mantentzea, hau da, Natura 2000 Sarea, Paisaia Bereziak edo Apartekoak, harrapariek habia egiteko eremuak eta desagertzeko arriskuan dauden espezieentzat interes bereziko eremuak", gaineratu zuten. Bestalde, EH Bilduk hiru proposamen berri planteatu ditu: m ugikortasun iraunkorra eta erresilentea lortzea, "gaur egun Altsasu-M iranda linean eta C3 Aiaraldea linean gutxiera biltzen diren trenbide-azpiegiturak modernizatuz, nekazaritzako elikagaien estrategia bat egitea eta Arabako Nekazaritzako Elikagaien Kontseilua sortzea, eta hiri-hondakinak gutxitzearekin eta deszentralizatzearekin batera,ekonom ia zirkularra sustatzea", ondorioztatu zuten.