- EH Bilduk argibideak eskatu zituen atzo Arkamo eta Iturrietako zentral eolikoen izapidetze-egoerari buruz. Izan ere, joan den irailaren 29an, "Eusko Jaurlaritzak publikoki iragarri zuen bi zentral eolikoei uko egiteko asm oa, ingurum enean duten eraginagatik. Baina Aixeindar sozietatea da biproiektuak sustatzen dituen enpresa, Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bidez parte hartzen duena", azpimarratu zuten atzo.
Hala, iturri berberek nabarmendu zutenez, nolanahi ere, eta ildo beretik jarraituz, bi proiektuak Trantsizio Ekologikoko M inisterioaren esku daude orain, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko. "Maiatzean bukatu zen proiektu horiei alegazioak aurkezteko epea, hain zuzen. Orduan, EH Bilduk nola zentral eolikoen eraginpeko erakunde publikoek, hainbat eragile sozialek eta milaka partikularrek alegazioak aurkeztu zituzten bi proiektuetan.Trantsizio Ekologikoko Ministerioak ebatzi behar ditu alegazio horiek", azaldu zuten.
Horregatik guztiagatik,EH Bilduren asm oa da argitzea ea Madrilgo Gobernuak "bazuen Eusko Jaurlaritzaren uko egitearen berri, Aixeindar enpresa sustatzailearen jakinarazpen soziala jaso ote duen haren tramitazioa geldiarazteko, eta bi proiektuak zein egoera adm inistratibotan dauden".
Amaitzeko, Euskal Herria Bilduk Iñaki Ruiz de Pinedo Arabako diputatuaren hitz batzuk gogoratu nahi izan zituen. "Arabako diputatuak, Iñaki Ruiz de Pinedok, gogorarazi duenez, hasieratik EH Bilduk salatu du Araban energia berriztagarriak plan argieta desordenaturik gabe aridirela hedatzen. Behin baino gehiagotan salatu dugu proiektu horiek babestutako erem uetan proiektatu direla, biodibertsitatean atzeraezineko ondorioak dituztela eta ez dutela gizartearen babesa.Eusko Jaurlaritzak,ordea,beste alde batera begiratu du,proiektu horiek bultzatzen jarraitu du", ondorioztatu zuten.