Steam hezkuntza (zien-tzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arazoak konpontzeko ikuspegi pedagogikoa da. Ereduak ikasleen independentzia sustatzen du ikaskuntza-komunitate bat sor-tzeko. Eta eredu horren alde egiten du gero eta gehiago Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU).

Hori dela eta, Gasteizko Ingeniaritza Eskolak, Bilboko Hezkuntza Fakultatearekin batera (biak EHUkoak), ikerketa-talde bati lagundu dio, bi fakultateetan Steam ikasketa-eredua sustatu eta bultza-tzeko. EHUko kideen hitzetan, “Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Ingeniaritza Eskolak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak UPV/EHUko WebLearner ikertaldearekin batera dihardute proiektu hauetan: Stean hezkuntza eskolan eta Jakintza partekatuaren sorkun-tza unibertsitatean: Maker espazioak STEAM hezkuntza sustatzeko”. Ildo beretik jarraituz, ekimen horiek Steam hezkuntzaren ezarpena aztertzen dute Maker mugimenduaren barruan. Hau da, integrazio-helburu horrekin, mundu-mailako bi artelan aukeratu ziren Wall Deawing 413 eta Incomplete Open Cubes tailerretarako. Sol Lewitt artistarenak biak. Iturri berberek adierazi zutenez, prozesuan oztopoak atzeman ahal izan ziren: “Prozesuan identifikatzen dira Arteak, eta Steam orokorrean, ikasgeletan txertatzeko dauden oztopo, irtenbide eta orientabide orokorrak”. Ideia horiek ezar-tzeko ikasgelak Maker Spaces bihurtzen dira, non ikasleak elkarlanean aritzen diren, ideiak sortzen dituzten, eta proiektuko tresnak zein materialak probatuz eta erratuz ikasten duten. Errenazimenduko tailerren antzekoak dira, maisuak eta ikastunak elkarrekin aritzen ziren toki haien antzekoak.

Lehenengo ekimenean, Taller Cubos y Colores izenekoan, Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleek hartu zuten parte, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Enpresen Mintegian. “Wall Drawing 2021.Monaco Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egin den lehenengo instalazio artistikoa da, eta UPV/EHUko WebLearner ikertalderen laguntzaz eraman da aurrera”, gaineratu zuten. Gainera, lan horretan ez daude bakarrik. Izan ere, proiektu hauek tokiko erakundeekiko lankidetza sustatzen dute (unibertsitateak, eskolak, museoak, liburutegiak, gizarte etxeak...), Steam ekimena elkarlanean txertatzeko erakundeotan. “Hurrengo lanak 2021/2022 ikasturtearen hasieran egingo dira. Parte hartu nahi izanez gero, eskolaren webgunean dago informazioa”.

Hezkuntza. Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko

Ingeniaritza Eskolak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak UPV/EHUko WebLearner

ikertaldearekin batera dihardute proiektu hauetan: Steam hezkuntza eskolan eta

Jakintza partekatuaren sorkun-tza unibertsitatean: Maker espazioak Steam hezkuntza sustatzeko. Ekimen horien bidez aztertzen da nola ezarri Steam hezkuntza Maker mugimenduaren barruan. Horretarako, maila goreneko bi artelan aukeratu ziren, Sol Lewitt artista kon-tzeptualaren Wall Drawing 413 eta Incomplete Open Cubes, Steam proiektu ideal gisa. “Prozesuan identifikatzen dira Arteak, eta steam orokorrean, ikasgeletan txertatzeko dauden oztopo, irtenbide eta orientabide orokorrak”, azaldu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko kideek.