Mexikon, AEBn, Txinan edo Indian lan egiteko aukera izatea, hilean 1.500 euro bitarteko laguntza jasotzen den bitartean. IKASLANek (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) eta AFMk (Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartea) 75 beka kudeatzen dituzte atzerrian erakunde edo enpresetan lan egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatutako beka horiek aukera ematen diete gazteei Europan edo beste kontinenteetan ordaindutako lan-esperientzia izateko. Beka eskatzeko azken eguna ostiral honetan izango da.

Hala, ikus-entzunezko produkzioak muntatzea, energia-eraginkortasuneko programetako lanak, ospitaleetako dietak gainbegiratzea, merkatu-prospekzioa gainbegiratzea dira nazioartera-tzeko beka horietako bat lortzen duten gazteek gutxienez 6 hilabetez parte hartu ahal izango duten 75 proiektuetako batzuk.

Bekak eskuratzeko hainbat baldintza daude. Lehenik eta behin, beharrezkoa da LHko goi-mailako titulua edo unibertsitateko graduren bat izatea. Gainera, 30 urtetik beherako gazteek bakarrik egin dezakete eskaera hori, eta Euskadin bizi behar dute, duela urtebete gutxienez.

Beste baldintzetako bat da sei hilabete baino gehiagoz antzeko bekarik jaso ez izana, eta garrantzitsua da, halaber, ingelesaren oinarrizko ezagutza izatea. Hain zuzen, B1 ingeles maila izatea eskatzen da (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak.

Hautaketa-prozesua

Ostiral honetara arte, beka eskatu nahi duten gazte guztiek izango dute horretarako aukera. Izena emateko orria bete beharko da, uztailaren 16ko 12:00ak baino lehen www.globaltraining.eus webgunean, hain zuzen ere. Ildo beretik jarraituz, hautapen prozesua irailean eginen da.

Titulazioa, prestakuntza, esperientzia eta praktikak baloratuko dira, eta ingeleseko proba bat egingo da, B1 edo B2 maila ziurtatu ezin dutenentzat, ikaslea elkarrizketa pertsonalerako deitzen den egun berean. Proba horretan, eskatutako lanposturako bere profilaren egokitasuna aztertuko dute. 2021ko urria eta 2022ko urtarrila bitartean abiatuko dira bekadunak herrialde hartzaileetara.

Global Training. AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 75 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian sei eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.

Eguna. Ostiral honetara arte, beka eskatu nahi duten gazte guztiek izango dute horretarako aukera. Izena emateko orria bete beharko da, uztailaren 16ko 12:00ak baino lehen www.globaltraining.eus webgunean, hain zuzen ere, Global Training-etik azaldu dutenez.