Koronabirusaren pandemiak utzi duen ziurgabetasun ekonomikoaren eta lan egoeraren aurrean, arabar asko oposizioren bat egiteko eta funtzionario bihurtzeko prestatzen ari dira. Izan ere, pandemia hasi zenetik gora egin dute akademietako inskripzioek. Opebask akademian, adibidez, matrikulazioak %10era igo dira iaztik, bereziki, poliziaren oposizioetan.

"Pandemia hasi zenetik, igo egin dira matrikulazioak. Pandemia baino lehen ere gora jo zuten, azken urteotan hasi diren oposizioen kopurua dela eta. Baina koronabirusak gehiago areagotu ditu", dio bertako kide den Pablok, egunkari honetan. Hala, udaltzain izatea edo Ertzaintzaren taldeko kidea izatea oposizio bakoitzerako prestatzen diren bost mila euskaldun ingururen nahia da. "Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren oposizioak dira interes gehien pizten dutenak". Hori horrela da oposizio asko zabaltzen ari direlako eta plaza asko eskain-tzen ari direlako, jakinarazi duenez. Hain zuzen, 2017-2018 urtera arte bi urtean behin edo urtean behin egiten ziren deialdiak, baina gehienez 300 plaza eskaintzen ziren. Baina, akademia horretatik azaltzen dutenez, 2018tik aurrera plaza gehiago eskaintzen ari dira: "700 plaza inguru eskaintzen dituzte, plazen bolumena masifikatu egin da", dio. Azterketa horietarako izena ematen duten bost mila ikasle baino gehiagoren interesari erantzungo lioke horrek. "Kasu honetan plaza izateko aukera handiagoa da eta jendea polizia izateko prestatzera animatzen da", gehitu du. Poliziaz gain, administrazio-oposizioak ere herritarren interesa pizten du. Hain zuzen ere, aurten azterketa egongo da Gasteizko Udalararen funtzionario izateko, iaz egin baitzen deialdia, eta Osakidetzatik berriro zabaltzeko zain daude, 2018an atera baitziren azkenak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak "hitzarmen bidez aurten deialdia egin beharko luke, hamar urte baitaramatzate oposiziorik gabe". "Gasteizko Udaleko oposizioak interes handia piztu du, deitu duten bakarra delako da. Besteek ere arrakasta dute, hala ere", azaldu du Pablok.

Oposizioa gainditu eta lanpostua lor-tzea ez da lan erraza, akademiatik azaldu dutenez, baina bai posible. Are gehiago, astean 16 ordu ingururekin eta irakasleen laguntzarekin, Pablok azaldu du posible litzatekeela oposizio bat gainditzea. Azterketetarako prestatu behar den denborari dagokionez, bi taldetan bana-tzen dute: C taldeko kategoriako azterketak egin nahi dituzten pertsonek, batxilergoa edo ikasketa baliokideak dituzten pertsonentzat, urtebeteko prestakuntza gomendatzen zaie. A1 edo A2 taldeko azterketetarako prestatuz gero (unibertsitateko karreretarako), urte bat eta erdi edo bi urte bitartean gomendatzen da, gaia luzeagoa delako. "Oposizio bakoitzerako hilero 12 ordu inguru ematen ditugu ikasten klasean, eta etxean, hemen egiten den guztia indartu egin behar da. Baina, hilean 20 ordu edo gutxiagorekin, oposizioa gainditu daiteke; izan ere, klasean legeak azaltzen ditugu, errepaso-tesiak egiten ditugu eta azterketak ondo prestatzen ditugu; hala ere, hemen egiten den guztia etxean errepasatu behar da, noski", erantsi du. Hala ere, oposizioaren azterketa gainditzeak ez du esan nahi lanpostu finkoa lortu denik, baina bai administrazioko lan-poltsan sar-tzea. "Orokorrean, oposizio bat egiteko azterketetara ondo prestatuta doazenek nota onarekin gainditu dezakete, baina horrek ez du esan nahi plaza lortzen denik. Plaza ateratzea konplexuagoa da, azterketa gainditzeak ez duelako balio, baizik eta intirenotasuna eta puntuak bezalako faktoreak hartzen direlako kontutan. Askotan gehiago baloratzen dira lortutako puntuak azterketan ateratzen den nota baino", dio. "Baina, normalean, gainditzen duten ikasleen kopurua handia da", gaineratu du. "Ikasle asko oposizioetarako prestatzen dira, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren lan-poltsetan sar-tzeko, baina ez plaza finko bat ateratzeko, punturik ez dutelako", ondorioztatu du.

Matrikulazioak. Koronabirusaren pandemiak utzi duen ziurgabetasun ekonomikoaren eta lan egoeraren aurrean, arabar asko oposizioren bat egiteko eta funtzionario bihurtzeko prestatzen ari dira. Izan ere, pandemia hasi zenetik gora egin dute akademietako inskripzioek. Opebask akademian, adibidez, matrikulazioak %10era igo dira iaztik, bereziki, poliziaren oposizioetan.

Interesa. Hala, udaltzain izatea edo Ertzaintzaren taldeko kidea izatea oposizio bakoitzerako prestatzen diren bost mila euskaldun ingururen nahia da. "Udaltzaingoaren eta Ertzain-tzaren oposizioak dira interes gehien pizten dutenak". Hori horrela da oposizio asko zabaltzen ari direlako eta plaza asko eskaintzen ari direlako, jakinarazi duenez. Hain zuzen, 2017-2018 urtera arte bi urtean behin edo urtean behin egiten ziren deialdiak, baina gehienez 300 plaza eskaintzen ziren. Baina, akademia horretatik azaltzen dutenez, 2018tik aurrera plaza gehiago eskain-tzen ari dira .

"Pandemia hasi zenetik, gure akademian igo egin dira matrikulazioak. Pandemia baino lehen ere gora jo zuten, azken urteotan hasi diren oposizioen kopurua dela eta. Baina koronabirusak gehiago areagotu ditu".

"Orokorrean, oposizio bat egiteko azterketetara ondo prestatuta doazenek nota onarekin gainditu dezakete, baina horrek ez du esan nahi plaza lortzen denik. Plaza ateratzea konplexuagoa da, azterketa gainditzeak ez duelako balio, baizik eta intirenotasuna eta puntuak bezalako faktoreak hartzen direlako kontutan. Askotan gehiago baloratzen dira lortutako puntuak azterketan ateratzen den nota baino", dio. "Baina, normalean, gainditzen duten ikasleen kopurua handia da", gaineratu du. "Ikasle asko oposizioetarako prestatzen dira, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren lan-poltsetan sartzeko, baina ez plaza finko bat ateratzeko, punturik ez dutelako", ondorioztatu du .

"Oposizio bakoitzerako hilero 12 ordu inguru ematen ditugu ikasten klasean, eta etxean, hemen egiten den guztia indartu egin behar da, noski".

"Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, gure akademian igo egin dira matrikulazioak"

Opebask