- Gsteizko Udala telefono mugikorretarako herritarren udal txartelaren inplementazioa azken-tzen ari da, udalaren kirol instalazioetan gailu horiek baliatuz sartu ahal izateko. Izan ere, Udal Administrazioko eta Eraldaketa Digitaleko Saila eta Kirol eta Osasun Saila elkarlanean ari dira zerbitzu hori 2021eko bigarren hiruhilekoan abian jartzeko, igerilekuen denboraldiarekin bat etorriz.
“Herritarren udal txartelaren formatu digital eta mugikorrak teknologia herritarren zerbitzura nola jarri ahal eta behar den erakusten du. Hori martxan jartzea aurrerapen garrantzitsua izango da Gasteizko Udala eraldaketa digitalerako bideratzen ari den estrategian”, adierazi eta erantsi zuen Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren zinegotzi Borja Rodríguezek: “Ziur nago tokiko administrazio publikook hiriko biztanleengana hurbildu beharra dugula; haiek eguneroko zeregin askotarako erabiltzen dituzte telefonoak, eta orain horien bidez zerbitzu publikoetara sartzeko erosotasunaz baliatu ahalko dira”. Horretarako web-aplikazio bat garatu behar izan da, eta gizarte-etxeetako zein kirol-instalazioetako tornu eta euskarriak egokitu, QR kodeak irakurri ahal izateko.
“2020ko udako kanpainan Gamarra eta Mendizorrotzeko kirol-instalazioetan sistemaren proba pilotua egitea zegoen aurreikusita, garai horretan erabiltzaileen kopurua handiagoa izaten baita. COVID-19a dela eta, ordea, beste alderdi batzuk lehenetsi ziren pandemiaren eragina arintzen laguntzearren, azaldu zuen. 2020ko udan ekin zitzaion berriro web-aplikazioaren garapenari, eta irailaren amaieran burutu zen.
Gasteizko eredua. Logroñoko udalaren ordezkari batzuk -bertako alkate Pablo Hermoso de Mendoza, lehen alkateorde Eva Tobias eta udaltzainen komisario buru Pedro Galarreta- Gasteizen izan ziren atzi, hiriko Udaltzaingoaren ereduaren berri izateko. Izan ere, Errioxako hiriburuak Gasteizko Udaltzaingoa hartu du erreferentzia-eredu, ematen dituen zenbait zerbitzutan. Agirrelandako unitateek, hala nola Genero eta Familia Indarkeriaren Taldeak eta Adingabeen Taldeak piztu dute Logroñoko ordezkaritzaren interesa. Lehen topaketa horren ondoren, beste bat izango da, baina kasu horretan Gasteizko Udala Logroñora joango da.