- Kirolaraba Fundazioak goi-mailako klubei laguntzak emateko deialdia ebatzi du, eta Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden kirol klub eta elkarteei ematen zaien dirulaguntzaren lehen ordainketa egin du. Hala gogoratu zuen atzo Arabako Foru Aldundiak. Klub eta elkarte horiek, profesional izan gabe eta kirolari profesionalik eduki gabe, goi-mailako kirolariak izan behar dute, eta kirol modalitatearen kategoria absolutuan lehiatuko dira. Guztira, 242.000 euro emango zaizkie 53 kirol erakunderi. Laguntza honen helburua da kirol klubek eta elkarteek behar adina baliabide izatea entrenamenduak eta lehiaketa erregularrak egiteko.
- Multimedia
- Servicios
- Participación