Erriberabeitiaren gaztelaniazko izena berreskuratzeko eskaera
PPk salatu du 2018an onartutako izen aldaketa "legez kanpokoa" dela, jatorrizkoa kendu zelako
-Arabako PPk eskatu zuen atzo, berriz ere, Erriberabeitiaren gaztelaniazko izena berreskuratzea. Zentzu horretan, salatu zuen Erriberabeitiako udalean EAJk eta PSEk gaztelaniazko deitura (Ribera Baja) berreskuratzeko bidean “ez dituztela pausoak eman, nahiz eta duela bi urte eta erdi zinegotzi guztiok adostu genuen gaztelaniazko izena kentzea izan zen ezin justifikatuzko akatsa konpontzea”.
Une honetan, gogoratu zuenez, herriaren izendapen ofiziala Erriberabeitia da, eta bertako PPren bozeramailea den Julian Lopezek azaldu zuen “gure auzokoek haien herriaren benetako izena ez aurki-tzearen anomalia pairatzen jarrai-tzen dutela”. Adibidez, arazoak aurkitzen dituztela adierazi zuen erakunde publikoetan inprimakiak betetzerako orduan, edota Interneten bidez egitean, baita posta bidalketetan ere.
Lopezek gaineratu zuen ere “izen ofizial bakarra euskarazkoa dela, baina Udalak elebiduna erabiltzen jarraitzen du, aldaketak oinarririk ez duenaren beste froga bat”. Gainera, 2018. urtean Arabako Batzar Nagusietan onartutako izen alaketa hau “legez kanpokoa” dela dio PPk. Izan ere, euskararen erabileraren normalizazioaren legeak dio “halabeharrezkoa dela jatorrizko izendapena errespetatzea”. Lopezek azpimarratu zuen “udalbatzak adostu zuela hau berehala zuzendu behar zela, eta bazirudien egoera bidegabe hau lehenbailehen konponduko zela, baina ez da hala izan. Gure etengabeko eskaerei en-tzungor eginez, udalbatzaren gehiengoaren borondatea ez dute kontuan izan”.
Temas
Más en Araba
-
La plantilla municipal de Amurrio intensifica sus movilizaciones
-
Banco de Alimentos organiza los días 23 y 24 de mayo una campaña recogida de productos y bonos en supermercados
-
El transporte público de Álava será gratis para los estudiantes menores de 18 años
-
Okondo impulsará la creación de más de un piso en caseríos