tzo goizean, umeak klasean utzi baino lehen, ordu erdiko kontzentrazio bat egin zuten Salburua HLHIko guraso eta irakasleek. Izan ere, eta gogoratu zutenez, ikasturtea hasi zenetik hiru aste pasa direnean, bi aste haurrak eskolan daudenetik, "Salburuako OOG-ko (Eskola Kontseilua) ezohiko bilkuran, zuzendaritza taldeak zuzendaritza lanak momentuz alde batera utziko zituela jakinarazi zuen, bai haur hezkuntzan, bai gorputz hezkuntzan hutsik dauden bi postu bere gain hartzeko".

Horregatik, 700 ikasleen "familia gehienak" batu ziren 08.45tan. Umeek eta helduek pankartekin, ikastetxearen ateetan geratu ziren. Hauetan mezu desberdinak ageri ziren; "Hainbeste murrizketarekin, iparra galdu duzue", "Nire segurtasuna ez dago berrogeialdian", etab. Lehen Hezkuntzako familiak eta irakasleak Paris kalean batu ziren, eta Haur Hezkuntzakoak Erroma kalean. Ikastetxe honetako gurasoa den Iker Perez de Herediak adierazi du, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hitz eginda, ertzainak egon zirela kontzentrazioan, eta distantziak errespetatu zirela.

Idoia eskola honen ama bat da ere, eta atzo kontzentrazioan parte hartu zuen. Ikasturte hasieratik bi irakasle hauen falta sumatu zutela berresten du. "Hezkuntza sailari helarazi zioten hau, baina ez dira irakasle gehiago heldu. Kurtso hasieratik gaude horrela", dio. Bere alabaren tutorea da zuzendaria orain, 2 urteko umeen tutorea alegia; eta bere semearen kurtsoan ere gorputz hezkuntzako postua hartu berri du ikasketaburuak. "Nire semearen gelan ez du ematen, baina kurtso horretan bai".

Era horretan, eta bi postu hauek betetzen dituzten bitartean, gurasoek zer gertatuko den jakin nahi dute, eta "konponbide" bat eskatzen dute. "Zuzendaritza taldeak, bi langile horien eskaera irailaren batetik kudeatu du, baina departamentutik ez du inongo erantzunik jaso. Egoera honen aurrean, eta izurriteak eragindako testuinguruan, eskolako ikasleen segurtasuna eta gelen funtzionamendu ona lehenesteko ahaleginean, ikasketaburuak eta zuzendariak berak gorputz hezkuntza eta haur hezkuntzako taldeak bere gain hartuko dituzte, falta diren bi irakasle hauen kontratazioa departamentutik gauzatu bitartean", azaldu zuten komunikatu batean. Pasa den astean ere hezkuntzaren grebarekin bat egin zuten, itzulera seguru baten alde; eta egoera konpondu arte, ekintzak antolatzen jarraituko dutela aurreratu dute galdetutako guraso batzuk. Mikel, beste guraso batek, gogoratzen du covid-19aren inguruko egoera "oso larria" dela, eta horregatik "ezinbestekoa" dela falta diren pertsonak ordezkatzea. "Bi postu hauek gainera bete gabe daude ikasturte hasieratik", azaltzen du.

Salburuako irakasle batek ere hitz egin du DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin. "Zuzendariak eta ikasketaburuak bi postu hauek bere gain hartzea erabaki duten arte, hemen geunden irakasleok egin dugu hori", gaineratu du. Dioenez, pasa den ostiralean adibidez sei irakasle ezin izan ziren etorri; "bi hezitzaile, bi espezialista eta bi irakasle. Beste egoera batean, irakasle bat falta daiteke, baina covid-19a dela eta, bat baino gehiago dira batzuetan". Irakasle honek ere azpimarratu nahi izan du, atzokoa ikusita, "irakasle eta gurasoek bat egin dugula, eta honek ere balio daitekeela guztion artean ere laguntzeko eta elkarrekin joateko".

Covid-19ak eragindako egoera dela eta, ikastetxe guztiek kurtso arraro bati aurre egiten ari diote, baita ikasturte hasiera gorabeheratsu eta arraro bati ere, alegia. "Izurriteak baldintzaturiko egungo egoeran, ikasturte hasiera oso zaila ari da izaten ikastetxe guztientzat; taldeen arteko isolamendua mantendu beharra, sarrera eta irteeren kontrol zehatza, distantziak bermatzea, sintomak dituzten ikasleen isolamenduak, etab. Hezkuntza Departamenduak berak egoera honi aurre egiteko langile gehiagoen beharra onartu, eta mila kontratazio gehiago egingo zirela iragarri zuen", adierazi zuten kontzentrazioan zehar banatutako komunikatuan.

Honen aurrean, Hezkuntza sailak azaldu du, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hitz eginda, ikastetxe guztiei irakasleen zerrenda bat helarazten zaiela, eta ikasturte hasiera baino lehen ikastetxeak berak berraztertu behar duela hau. "Ekainean eta irailean bidali zen zerrenda. Bertan bi irakasle gutxiago zeudela ageri zen, baina ikasetxeak ez zuen horren berri eman denbora tarte bat igaro arte", dio. Antza, delegazioak hori berretsi zuen pasa den astean, eta bi irakasleak bidaliko zirela gaineratu du sailak. "Garrantzitsua da aipatzea aurten gela bat gutxiagorekin, ikastetxeak irakasle bat gehiago izango duela". Halaber, sailetik aurreratu dute zuzendariak bere dimisioa aurkezten duenean hau onartu behar dela, eta ez dutela honen berri jaso.

Jantokien egoera ere aldatu da aurten, covid-19a dela eta. Izan ere, eta segurtasun neurriak errespetatzearren, zerbitzua soilik ikasle bekadunei eskainiko zaie Salburua HLHI-n; "baldintza ezegokietan gainera, lehen gela bakoitzeko monitore bat bazegoen, orain kurtso bakoitzeko izango baita", diote guraso batzuk. Zentzu horretan, Mikelek adierazten du 204 ikasle daudela bekarekin, eta atzo hasi zirela bi txandetan ematen bazkariak. "Distantzia mantentzeko konponbide bakarra da hau; hauen ardura har daitekeelako eta burbuila taldeak errespetatu". Idoiaren seme-alabek ez daukate beka, eta aurten jantoki gabe geratu dira. "Etxera etorri behar dira, auzoko bat deitu behar dut 15.00etan hemendik pasatzeko, nire alabarekin geratu eta nik semea ikastetxera eraman beharko dut bueltan. Auzokoa ez dagoenean, aitona-amonarekin eraman beharko ditugu, edo ez dakit", azaltzen du. Hezkuntza sailak dio, horren inguruan, ikastetxeei erabakiak hartzeko askatasuna eman diotela aurten. Beraz, ikastetxeak erabaki du hau, gogoratzen du.

Irakasleak. Salburua HLHIko guraso eta irakasleek salatu zuten atzo goizean bi irakasleen falta sumatu zutela ikasturte hasieran, eta hauek ordezkatzea eskatu zutela. Kontzentrazio batean egin zuten salaketa, "bi irakasle hauek ordezkatzeko zuzendariak eta ikasketaburuak bere gain hartu dituztelako postuak: haur hezkuntzakoa eta gorputz hezkuntzakoa".

Jantokia. Guraso batzuk ere jantokiaren inguruan ematen ari diren aldaketen inguruko esakerak dituzte. Zehazki, batzuk aipatu dute "soilik ikasle bekadunei eskainiko zaiela zerbitzua", eta "monitoreak kurtso bakoitzeko egongo direla, eta ez gela bakoitzeko".

Irakasleak. Hezkuntza sailak erantzun du ikastetxe guztiei irakasleen zerrenda bat helarazten zaiela, eta ikasturte hasiera baino lehen ikastetxeak berak berraztertu behar duela hau. "Ekainean eta irailean bidali zen zerrenda. Bertan bi irakasle gutxiago zeudela ageri zen, baina ikasetxeak ez zuen horren berri eman denbora tarte bat igaro arte", dio. Antza, delegazioak hori berretsi zuen pasa den astean, eta bi irakasleak bidaliko zirela gaineratu du sailak.

Jantokia. Hezkuntza sailak dio, horren inguruan, ikastetxeei erabakiak hartzeko askatasuna eman diela aurten. Beraz, ikastetxeak erabaki du hau, gogoratzen duenez.

Ama honen seme-alabek ez daukate beka, eta etxera joan behar dira bazkaltzera. "Auzoko bat deitu behar dut 15.00etan hemendik pasatzeko, nire alabarekin geratu eta nik semea ikastetxera eramateko".

Aita honek dio "bi postu hauek bete gabe daudela ikasturte hasieratik".

700

700 ikasle inguru ditu Salburua HLHI-a, eta atzo guraso "gehienak" gerturatu ziren antolatutako kontzentraziora, honekin bat eginez. Kontzentrazioan, gurasoek diotenez, segurtasun neurriak errespetatzea "garrantzitsua" izan zen.

204

Jantokien inguruan, guraso batek, Mikelek, adierazten du 204 ikasle daudela bekarekin (aurten bekadunei eskainiko zaie zerbitzua), eta atzo hasi zirela bi txandetan ematen bazkariak.