- Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak onetsi zuen atzo goizean 1.069.000 eurorekin lurraldeko hainbat udalekin eta kuadrillekin sinatutako zenbait hitzarmen finantzatzea, oinarrizko gizarte zerbitzuak emateko helburuarekin. Hala adierazi zuen hau amaitzean eskainitako prentsaurrekoan Ramiro Gonzalezek, Arabako diputatu nagusia.

Era horretan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) bitartez, Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako oinarrizko gizarte zerbitzuen baliabide pertsonal eta materialen %80 finantzatzen du, nahiz eta udalen eskumen esklusiboa diren. “Onetsitako finantzaketak Kanpezu-Arabako Mendialdeko, Gorbeialdeko, Guardia-Arabako Errioxako, Arabako Lautadako eta Aiarako kuadrillekin sinatutako hi-tzarmenentzat dira, bai eta udal hauekin izenpetutakoentzat ere: Gaubea, Añana, Lantaron, Laudio, Iruña Oka, Kuartango, Armiñon, Berantevilla, Zambrana, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Aiara eta Amurrio”, azpimarratu zuen Gonzalezek.

Oinarrizko gizarte zerbi-tzuak udaletako gizarte zerbitzuetan daude sartuta eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemarako lehen sarbidea dira herritarrentzat. Hauei informazioa ematen diete eskura dituzten zerbitzuei nahiz prestazioei buruz, eta zerbi-tzu horiek koordinatzen eta kudeatzen dituzte. Gainera, gizartean dauden premiak antzeman eta artatzeaz ere arduratzen dira.