- Koronabirusak hankaz gora jarri du mundua. Egun batetik bestera, pertsonen ametsak haustu ditu, eta beldurrezko eta ziurgabetasunezko hiriak sortu; gai izan da mundua segundu batean geldiarazteko, milioika pertsona beren etxeetan zarratuta uzteko eta milaka pertsona hiltzeko. Baina horren aurrean, heritarrak ere borrokatu dira beren indar handiena ateratzeko koronabirusari ahal den neurrian aurre egiteko. Ez da lan erraza izaten ari. Medikuak, erizainak, ospitale eta egoitzetako garbitzaileak, osasun-langile guztiak, poliziak, supermerkatuetako langileak,... asko dira kalera irteten jarraitu dutenak, koronabirusari aurre egiteko beldurra izan arren, eta Udalak ez ditu ahazten.
"Gasteizko Udalak aintzatetsi egin nahi du azken denbora benetan zail honetan beren onena eman duten pertsona guztiei, eta eskerrak eman nahi dizkie krisitik irteten laguntzeko kalitate eta berotasun apurragatik. Horretarako, osasun-zirkunstantziek ahalbidetzen dutenean, Gasteizko Udalak ekitaldi bat antolatuko du herritarren portaera oro har aintzatesteko, bai eta guztion artean aurrera ateratzea ahalbidetu duten ekimen guztiak aintzatesteko ere", adierazi zuten atzo Gasteizko Udaletik. "Ekitaldi horretan hain jardunbide eredugarria izan duten Gasteizko herritar ugari biltzea espero da, horien konpromisorik gabe ezin izango genuke eta krisitik ateratzerik izango", erantsi zuten.
Heroiak omentzeko asmoaz gain, Gasteizko Udalak gogora ekarri nahi ditu koronabirusak jota hil diren pertsona guztiak. Hori dela eta, irailaren 21ean, omenaldi berezi bat egingo zaie Euskal Autonomia Erkidegoko zenduei, gizarteak zein instituzioek agur egiteko ekitaldi baten bidez. Ekitaldi horren bidez zendutako pertsonak gogoratu nahi dira, bai eta elkartasuna horien senideei eta "pertsona kuttunak nahi luketen moduan agurtzerik izan ez duten pertsona guztiei".
Martxoaren 15etik aurrera #geratuetxean lelo ospetsu hari men egin behar izan genionetik, hiri guztietan balkoietara ateratzen hasi zen jendea, berez, modu espontaneoan, beste pertsona batzuen lana eta ahalegina eskertzeko. Gure ingurukoak eta nork bere burua zaintzeko unea zen. Gaur egun, aldatu egin da dena, gure errealitatea bera. Guzti-guztiok astindu gaituen krisi batek jo gaitu, alderik beltzenean lagun asko eraman dituen krisi batek, Euskadin 1.500 pertsonatik gora. Ez dira zenbakiak, pertsonak dira. Eta pertsonekin, familia kaltetu asko", adierazi dute Gasteizko Udaletik herritarrei helarazitako gutun batean: "Baina krisi honek balio garrantzitsuak ere atera ditu argira: Elkartasuna, elkarrenganako laguntza, publikoaren garrantzia, beste errealitate batzuk ikusten ikasi beharra, laguntza- eta babes-sareak sortu dira... Labur esanda, krisiak komunitatea sortu du. Eta, beste ezeren gainetik, pertsonen balioa erakutsi du". Ildo beretik, Udalak hilabete hauetako ahalegin eta lan guztia baloratu nahi izan die garbiketa, osasun, segurtasun, hezkuntza, kultura, elkarte, merkataritza, autonomo, garraio eta abarreko langileei. "Heroi berriak ditugu gure artean, kapa eta ezpatarik gabeko heroiek, super-botereen beharrik gabeak. Izan ere, beren super-botereak jarrera, babesa, kezka eta ardura, inplikazioa, zaintzeko gaitasuna eta abar izan dira. hitz bitan esateko: egindako bakoitzean arimaren zati bat uzteko gaitasuna. Lan-betebeharretatik harago. Kalitatea eta berotasuna beren lanean. Laguntzeko jarrera, enpatia... Begiratu egin duten, eta begiratzean alboan zuten pertsona ikusi duten pertsona horiek guztiak, pertsonak ikusi dituztenak, gizatasunaren balioa", adierazi dute. Eta, bukatzerakoa, gaineratu dute: "Erakunde-adierazpen batean ezin ditugu egunerokoan behar gehien zutenei laguntzeko beren apurra eman duten pertsona guztiak izendatu. 20:00etako txaloak ere ez dira nahikoa hainbete eta hainbeste jenderi beren lan ona eskertzeko. Horregatik, orain, Gasteizko Udalak eskerrak emateko unea da. Eskerrak presente egon diren pertsona guztiei, nork bere apurra emanez, balio erantsi ederra guztien artean. Garrantzia emanez inportantea den horri, bizitzari".
Hildakoei. Gasteizko Udalak ez ditu ahazten koronabirusagatik hil diren pertsona guztiak.
Hori dela eta, irailaren 21ean, omenaldi berezi bat egingo zaie Euskal Autonomia Erkidegoko zenduei, gizarteak zein instituzioek agur egiteko ekitaldi baten bidez. Ekitaldi horren bidez zendutako pertsonak gogoratu nahi dira, bai eta elkartasuna horien senideei eta "pertsona kuttunak nahi luketen moduan agurtzerik izan ez duten pertsona guztiei", azpimarratu zuten atzo Gasteizko Udaletik.
"Gaur egun, aldatu egin da dena, gure errealitatea bera. Guzti-guztiok astindu gaituen krisi batek jo gaitu, alderik beltzenean lagun asko eraman dituen krisi batek, Euskadin 1.500 pertsonatik gora. Ez dira zenbakiak, pertsonak dira. Eta pertsonekin, familia kaltetu asko"
"Krisi honek balio garrantzitsuak ere atera ditu argira: Elkartasuna, elkarrenganako laguntza, publikoaren garrantzia, beste errealitate batzuk ikusten ikasi beharra, laguntza- eta babes-sareak sortu dira€ Labur esanda, krisiak komunitatea sortu du. Eta, beste ezeren gainetik, pertsonen balioa erakutsi du".
"Gasteizko Udalak aintzatetsi egin nahi du azken denbora benetan zail honetan beren onena eman duten pertsona guztiei, eta eskerrak eman nahi dizkie krisitik irteten laguntzeko kalitate eta berotasun apurragatik. Horretarako, osasun-zirkunstantziek ahalbidetzen dutenean, Gasteizko Udalak ekitaldi bat antolatuko du herritarren portaera oro har aintzatesteko, bai eta guztion artean aurrera ateratzea ahalbidetu duten ekimen guztiak aintzatesteko ere".