Adinekoak eta Osasuneko teknologia berriak
65 urtetik gorakoen %5,2k baino ez du erabiltzen Telemedikuntza
- Koronabirusaren krisiak aurrez aurreko kon-tsulten joera aldatzen ari da; orain, herritarrak gutxiago joaten dira zentroetara eta hi-tzordu telematikoekin zain-tzen dira. Hala ere, helduek ez dute teknologian gazteek bezain azkar aurrera egiten. Hori da Aegon Aitona-Amonen Munduko Egunean egindako ondorioetako bat.
“65 urtetik gorakoen %5,2k baino ez du erabiltzen telematika. Amonen Munduko Egunean, Aegonak, osasunarekin eta bezeroekiko hurbiltasunarekin duen konpromisoan, gure adinekoen osasuna zaintzearen garrantziaz kon-tzientziatu nahi du”, azpimarratu zuten. Ildo beretik, aseguru-etxe honek azaldu du, kontsultei dagokienez, 65 urtetik gorakoek batez ere medikuntza orokorrari (%80,7) eta dermatologiako (%10,8), ginekologiako (%3,6) eta psikologiako (%1,2) espezialitateei buruzko interesa agertu dutela. “Gugana etorri diren adineko pertsona asko bakardade sentimenduagatik izan dira”, adierazi du Belen Gonzalez Aegoneko Osasun zuzendariak.
Konpainia, laguntza eta hurbiltasuna eskaintzeko asmoz, Aegon enpresak adin aurreratuetan dituen 1.200 bezero baino gehiagori telefono bidezko laguntza emateko ekimena jarri du martxan. “Bizi dugun osasun krisia gure osasun fisikoari ez ezik, gure osasun emozionalari ere eragiten ari zaio. Bakarrik bizi diren adinekoak ahulagoak dira aldaketa horien aurrean”, azpimarratu du zuzendariak.
Temas
Más en Araba
-
Intervención de emergencia en Vitoria-Gasteiz por un muro con riesgo de desprendimiento
-
Gasteizko Udalak Getaria kaleko haur parke berritua ireki du
-
Arabako Aldundiak bi milioi euro baino gehiagorekin ebatzi ditu 2025eko nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak
-
Gasteizko Udalak 1,6 milioi euro mobilizatu ditu hiriko hainbat kaletan asfaltoa berritzeko