- Kaltegarria pertsonen osasunarentzat, baita animalientzat eta planetarentzat ere. Stop 5G Gasteizek hirian 5G hornituko dituzten instalazioak geldiaraztea eskatu du. Plataforma horren arabera, 5G munduan instalatuz gero, kalte konponezina egingo die planetako animalia eta herritar guztiei. Gainera, bertatik gogorarazi dute asko direla uhin magnetikoek eragindako erreakzio larriak dituzten pertsona sentikorrak, eta instalazio horrek kalte handia egingo liekeela pertsona horien egoerari. Eskaera sinatzeko, online bilketa-kontu bat jarri dute herritarren eskura, helbide honetan: https: // forms.gle / 7NdL9zJ2aB4F3j9f8. Gainera, Gasteizko zenbait establezimendutan ere jarri dira bilketa-paperak, zehazki, honako hauetan: Titania herboristeria y librerian, Bio Alai, Hala Bedi irratian, Zapateneon, Inguma dendan eta Zurrupa tabernan.
"Zera eskatzen dugu: udaletxetik, 5G instalakuntzak gelditzea herri mailan, azterketa fidagarri eta independenteak egin arte, non, 5G-aren kaltegarritasun eza agerikoa dela frogatzen den, pertsona, izaki bizidun eta ingurugiroarentzat", adierazi zuten plataformatik. Gutun baten bitartez zera gaineratu zuten: "Nire eskaera kontuan izan dezazuela eskatzen dut, Europako kontseiluaren 1815 ebazpeneko gomendioei jarraiki, udalak ardura-printzipioa ezarri dezan. Hala, bidezko neurriak har ditzan eremu elektromagnetikoekiko esposizioa murrizteko; eta, era berean, eten dezan antena, errepikagailu edo azpiegitura ororen instalazioa, osasun arloko profesionalez, elektromagnetismoan aditu diren pertsonez eta zientzilariz osaturiko talde batek premiazko bermeak eskaini arte". Aldi berean, "kontuan hartu beharreko dokumentuak dira, bai Arartekoaren eskaera, teknologia hauen eragina ezarri aurretik ebaluatzeko, bai, Ekologistak Martxan-ek aurkeztutako errekurtsoa, non, 5G Plan Nazionalaren Ofiziozko berrikuspena eskatzen duten", berretsi zuten.
Eñaut plataformako kideak egunkari honi azaldu dionez, instalazio horiek jartzearen ondorioak larriak izan daitezke. "Duela egun gutxi hasi gara Gasteizen kanpaina honekin, baina plataforma asko sortzen ari dira 5Gren aurka. Milaka satelite jartzen ari dira, zerura begira ikus daitezkeenak. Astronautek diotenez, erritmo honetan jarraituz gero, izarrak ere ezin izango dira ikusi. Konfinamenduan, denok etxean geunden bitartean, sateliteak jartzen jarraitu dute. 5G-rekin lortu nahi da wifirik gabeko eremurik ez egotea. Sortu nahi dute mundu osoa hartzen duen eraztuna, txoko guztietara wifia irits dadin", azaldu du.
Instalazio honek herritarren osasunean "eragin handia" izango duela ziurtatu du: "Gure organismoa aldatzen du, baina animalia asko, itsaspekoak... ere kaltetuko ditu. WiFi zabala izango da, mundu osora iritsiko da, 200 metrotik behin mini WiFis instalatuko da, baina beharrezkoa al da? Ez dugu 4Grekin nahikorik? Motel al doa herritarrentzat gaur egun daukaguna?", galdetzen dio bere buruari. Hausnartzeko asmoz, plataformatik galdera hauek egin dizkiote gizarteari: "Bazenekien egiaztatutako 10.000 ikerketa zientifikok baino gehiagok erakusten dutela irrati-frekuentziaren erradiazoak giza osasunean kalteak eragin dituela?... ondorio horien artean daudela minbiziak, DNAn kalteak, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea, narriadura kognitiboa, estres oxidatiboa eta abar?... haurrengan autismoa, AGHA eta asma eragin dezaketela?... kalteak beste izaki bizidunen batzuei ere eragiten diela: erleak, intsektuak, hegaztiak, igelak, landareak, zuhaitzak?". Eta erantsi dute: "5Gk erabiltzen dituen uhin milimetrikoak material solidotean zehar eskas transmititzen direnez, beharrezkoak izango dira: oinarri-estazioak 150 metrotik behin, telefono bakoitzean dozenaka antena txiki, 20.000 satelitetik goralurraren orbitan. Gure osasunagatik, gure askatasunagatik ama lurra zaindu dezagun".
Sinatzeko aukera. Sinatzeko bi era jarri dute herritarren eskura. Lehena, interneten bidez https://forms.gle/7NdL9zJ2aB4F3j9f8 web orrialdean. Bigarrena, establezimendu hauetan: Titania herboristeria y librería, Bio Alai, Hala Bedi irratia, Zapateneo, Inguma denda eta Zurrupa Tabernan.
Plataformaren emaila. Ekintzetan parte hartu eta Gasteizko plataforma horretan parte hartu nahi dutenentzat mezu elektroniko bat prestatu dute. Kontaktu zuzena stop5ggasteiz@tutanota.com helbidea da.
"Milaka satelite jartzen ari dira, zerura begira ikus daitezkeenak. Astronautek diotenez, erritmo honetan jarraituz gero, izarrak ere ezin izango dira ikusi"
"Konfinamenduan, denok etxean geunden bitartean, sateliteak jartzen jarraitu dute. 5G-rekin lortu nahi da wifirik gabeko eremurik ez egotea. Mundu osoa hartzen duen eraztun bat sortu nahi da, txoko guztietara wifia irits dadin".
"Gure organismoa aldatzen du, baina animalia asko, itsaspekoak... ere kaltetuko ditu. Naina beharrezkoa al da? Ez dugu 4Grekin nahikorik? Motel al doa herritarrentzat gaur egun daukaguna ala?"