- Joera eta lehentasun aldaketa eragin du herritarren artean koronabirusak. Izan ere, hiritik urrun dauden etxeen eta txaleten eskariak gora egin du.
Hori da, behintzat, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkari honetan Arabako hainbat higiezin-agentziek baieztatu dutena: "Konfinamendua bizi izan dugun hilabeteetan etxea aldatu nahi zuten familia askok interneten bidez pisua aukeratzeko aprobetxatu dute. Ireki genuenetik, jende asko hasi zitzaigun deitzen salgai dauden etxeetan bisitak egiteko. Hala ere, lehen zegoen joera aldatu egin da: itxi ditugun eragiketen %40a txaletak izan dira. Hala, txaletetan bizi nahi duten familien eskaera asko handitu da egunotan", azpimarratu du Albertok, Inmolakuatik. Ildo beretik, salmenta horietako asko Armentian izaten ari dira. "Gure higiezinen agentzian denbora luzea eman genuen Armentiako txaletekiko hainbesteko interesik ez genuela. Baina orain jendeak bere toki zabalago bat izan nahi du, bere lorategia eta bere etxetxoa", erantsi du. Bertan kokatutako txalet baten prezioa etxe batetik bestera aldatu egin daiteke, txaletaren metroak eta etxeak berak behar izan ditzakeen obrak kontuan hartuta. Hala ere, gutxieneko prezioa 500.000 euro ingurukoa izan daiteke.
Armentiako txalet salmenten gorakada horrez gain, Inmolakuatik interesa ere antzeman dute hiriaren dauden etxe txikiagoetan. Adibidez, Ibaiondoko etxeek ere interes handia piztu dute familien artean, Albertok azaldu duenez. "Oraintxe bertan 320.000 euroren truke etxeak ditugu Ibaiondon. Kontua ez da prezioek behera egin dutela, baina egia da hainbat etxek prezio altuagoak zituztela eroslearekin negoziatu ahal izateko, eta orain prezio errealago batera egokitu dira, negoziazio horiei aukerarik eman gabe". Etxez aldatzeko interesa duten pertsonen profilari dagokionez, higiezinen agentzia honek azaldu du oso desberdina dela. "Lehen etxebizitza erosi nahi duten gazteen profila dago eta etxe handiago batera aldatu nahi duten familien profila ere", azaldu du. Hala ere, seme-alabak dituzten bikoteak dira orain txalet edo etxe handienetara aldatzen ari diren pertsonen profila.
Inmobiliaria Roma-k herritarren arteko joera aldaketa hori berretsi du. Izan ere, higiezinen agentzia honi iristen zaion eskaria etxe handiagoena eta lasaitasunezkoena ere bada, baina bezeroak ere hiritik pixka bat aldentzea bilatzen ari direla gaineratu dute. "Konfinamenduaren ostean, etxez aldatzeko interesa zuen jendea erostera animatzen hasi da", azaldu eta erantsi dute: "Herrietan salgai dagoen etxeen eskaerak gora egin duela nabaritu dugu. Suposatzen dugu familiek lasaitasun handiagoaren bila ari direla. Gainera, konfinamenduan zehar herrietan hirian baino mugitzeko askatasun handiagoa izan dutenez erakargarriago bihurtzen dira herriak orain. Bestalde, herrietan hirian baino koronabirus kasu gutxiago egon dira, eta orain etxez aldatu nahi zutenek horren alde egiten dute apostua", zehaztu dute. Bestalde, agentzia honek pozik agertu da higiezinen agentzietan normaltasunera itzuli delako, "ez genuelako espero": "Uste genuen hainbat hilabeteren ostean herritarrak beldur handiagoa izango zutela etxebizitzak ikustera etortzeko, eta aste edo hilabete batzuk lan gutxirekin egongo ginela. Baina ez da hori gertatu eta oso pozik gaude. Konfinamenduan zehar ere izan da jendea bisitak egiteko deitzen ziguna. Alde horretatik oso pozik gaude lanarekin gabiltzalako".
Armentiako eta Ibaiondoko etxe eta txalet eskariak bat egiten dute hirian terrazak dituzten pisuen eskaerarekin. "Ireki dugunetik lan asko izaten ari gara. Garai batetik hona, terrazak eta balkoiak oso eskatuak ziren, baina nik uste dut orain terrazen eta balkoien eskaera areagotu egin dela, batez ere konfinamenduaren ondorioz", azaldu dute Fincas Armentiatik. Izan ere, higiezinen agentzia honetatik gehien eskatzen ari dena terraza eta balkoi zabaleko etxebizitzak dira.
Fernando Encinar Idealista ikasketa buruaren arabera, estatuan egoera ez da hain positiboa izan: "Konfinamenduan etxebizitzen stocka modu esponentzialean hazi zen. Idealistaren datu-basean sartu diren etxeak dibortzioetatik, herentzietatik eta likidezia-premia larria izan duten jabeengandik datoz. Eskaintzak gora egiten jarraituko du datozen hilabeteetan, baina jendea erosteko zailtasunak izango ditu, enplegu faltagatik". Idealistaren arabera, Euskadiko etxebizitzen prezioa %0,4ra jaitsi da. Hala ere, Arabako higiezinen agentziek ez dute prezio jaitsiera hori nabaritu. Datu hori etxebizitzetan jarri duten prezio errealean justifikatzen dute. Hau da, saltzaile askok, prezio handiagoak jarri zituzten bezeroekin negoziatu ahal izateko, eta, orain, prezioak errealitatera egokitu dira.
Joerak. Anekdota gisa, Inmolakuatik aitortzen dute hilabete hauetan jasandako konfinamenduak herritarren gustuak eta lehentasunak aldatu dituela. Hilabeteak salmentan daramatzan etxebizitza batean gertatutakoa jarri dute adibide gisa: Etxe txikia da, lorategi txiki bat duena eta hilabeteak daramatzana salgai. Hilabetetan inork ez du interesik izan etxe honetan eta, konfinamenduaren ondoren, hain da handia izan duen eskaria, ezen jabeak oraingoz ez saltzea erabaki baitu, prezioa igo ahal izateko.
"Gure higiezinen agentzian denbora luzea eman genuen Armentiako txaletekiko hainbesteko interesik ez genuela. Baina orain jendeak bere toki zabalago bat izan nahi du, bere lorategia eta bere etxetxoa".
"Herrietan salgai dagoen etxeen eskaerak gora egin duela nabaritu dugu. Suposatzen dut familiek lasaitasun handiagoaren bila ari direla. Gainera, konfinamenduan zehar herrietan hirian baino mugitzeko askatasun handiagoa izan dutenez erakargarriago bihurtzen dira herriak orain".
"Ireki dugunetik lan asko izaten ari gara. Garai batetik hona, terrazak eta balkoiak oso eskatuak ziren, baina nik uste dut orain terrazen eta balkoien eskaera areagotu egin dela, batez ere konfinamenduaren ondorioz", azaldu dute.