- Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak erabaki dute Euskadiko Gazteak Lankidetzan - Juventud Vasca Cooperante programaren aurtengo deialdia bertan behera uztea. Izan ere, 1193. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz hartu behar du neurri hori, atzo azaldu zutenez. "Egoera aztertu ondoren, eta programan parte hartu duten GGKEen iritzia jaso ondoren, Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, aurten programarekin ez jarraitzea erabaki dugu Covid-19 birusak, bai gure inguruan eta bai programa garatzen den herrialdeetan, sortutako osasun-arazoak ikusita, partaideen seguratasun eta ongizatea ezin izango genukeelako bermatu. Eskertzen dugu gure programan parte hartzeko jarritako ilusio eta ahalegina, eta sentitzen dugu sortutako eragozpena", jakinarazi zuten atzo web orrian.
Ondorioz, egungo konfinamenduaren eraginez, ezin da jarraitu parte hartu behar zuten pertsonak hautatzeko prozesuarekin eta, "epe erdira, ziurgabetasuna handia da munduko osasunaren eszenategiaz", azaldu zuten atzo Eusko Jaurlaritzatik. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta GLEAk 1993. urtean ekimen hau abian jarri zenetik inoiz hartu gabeko erabakia hartu dute. "Lankidetza-programa bertan behera uzteko arrazoia da ezin dugula parte hartzen duten pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatu", jakinarazi zuen Gazteriako zuzendariak, Agurtzane Llanok.
Erabaki hori hartu baino lehen, Eusko Jaurlaritza beste bide batzuk hartzen saiatu zen, besteak beste, parte hartu zuten GGKEen iritzia ezagutzea, horren inguruan zer iritzi zuten jakiteko eta iritzia jakin ondoren, erabakia hartu zuten. "Lankidetza-programa ez egiteko erabakia hartu aurretik, Gazteria Zuzendaritzak iritzia galdetu zien parte hartzen zuten Garapeneko GKEei, egungo eta etorkizuneko egoeraren gaineko haien iritzia ezagutzearren", nabarmendu zuten atzo eta erantsi ere:" Haietako gehienek programarekin jarraitzeko eragozpenak agertu zituzten, udako hilabeteetan jomugako herrialdeetako osasun-egoerak ziurtasun nahikorik izango ez duelakoan; hain zuzen, urtaro horretan zen egitekoa hiru hileko egonaldia. Erabakia jakinarazten ari zaie dagoeneko pertsona parte-hartzaileei eta Garapenerako GKEe".
Duela gutxira arte, programa honekin jarraitzeko erabakiak aurrera jarraitu du. Izan ere, bi hilabete baino gutxiago dira hautagaitzak aurkezteko epea itxi dela. Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, "joan den otsailean itxi zen garapenerako lankidetza-gaietako sentsibilizazio-programa honetan parte hartzeko hautagaitzen aurkezpenerako epea". 2020ko edizio honetan Afrikako herrialdeetan ere garatuko zen eta 400 bat gaztek izena eman zuten. "Aurten, programa Afrikan, Asian eta Amerikan zen egitekoa berriz ere. 360 gaztek baino gehiagok eman zuten izena, eta egun hautaketa-fasean zegoen, hurrengo maiatzean amaitzekoa". Eta edizio berri hau bertan behera utzi behar izan ondoren, Eusko Jaurlaritza lanean hasi da hurrengo edizioan, 2021ekoan. Izan ere, bertan behera utzi beharra deitoratuz, gazteak animatu nahi dituzte hurrengo edizioan parte hartzeko eta aukera honetaz gozatzeko. "Eusko Jaurlaritza 2021erako programan ari da lanean dagoeneko. Berriz ere, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona gazteek aukera ederra izango dute Asia, Afrika eta Hego Amerikako herrialdeetan lankidetza- eta elkartasun-esperientzia bat bizitzeko eta haien errealitatea ezagutzeko".
Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Esan bezala, garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute. Garapen lankidetzako jardueran parte hartzeko aukeratutako gazte bakoitzak, aldez aurretik baldintza batzuk beteko dituelaren hitza eman behar du. Esate baterako, helmugako herrialdean esperientzia hasi aurretik, garapenerako gobernuz kanpoko erakunde tutoreak antolatutako prestakuntza fasean parte hartu beharko du eta esperientzia-aldia bukatu ondoren, balorazio txostena aurkeztu behar du; bertan, bizi izandako jarduera nolakoa izan den eta nola burutu den azalduz.
Inoiz hartu gabeko erabakia. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak erabaki dute Euskadiko Gazteak Lankidetzan - Juventud Vasca Cooperante programaren aurtengo deialdia bertan behera uztea. Ekimen hau abian jarri zenetik 1993. urtean, inoiz hartu gabeko erabakia hartu dute oraingo honetan.
Iritzia galdetu. Lankidetza-programa ez egiteko erabakia hartu aurretik, Gazteria Zuzendaritzak iritzia galdetu zien parte hartzen zuten Garapeneko GKEei, egungo eta etorkizuneko egoeraren gaineko haien iritzia ezagutzearren. rabakia jakinarazten ari zaie dagoeneko pertsona parte-hartzaileei eta Garapenerako GKEe.
"Lankidetza-programa bertan behera uzteko arrazoia da ezin dugula parte hartzen duten pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatu".