- Laguntza psikologikoa, koronabiruseko paziente infektatuekin zuzeneko kontaktuan dauden Arabako Foru Aldundiko langile guztientzat.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak laguntza psikologikoko zerbitzu bat aktibatu du bere profesional guztientzat, eta autozaintza gida bat argitaratu du, beren laneko zereginei erantzuten laguntzeko eta, aldi berean, oreka pertsonal eta mental egokiari eusteko. Langile guztiei zuzenduta dago zerbitzu hau, eta, bereziki, zuzeneko arretako langileei zuzenduta dago, eta, zehazkiago, Covid-19ren eraginpeko erabiltzaileekin lan egiten dutenei, horrek haien eta haiekin harremanetan dauden pertsonen osasunerako dakarren arriskuarekin. Arabako Foru Aldundiko Gizarte politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoaren ustez, arreta psikologikorako telefonoa eta autozaintzarako gida lagungarri izango zaizkio estres handia duen eta aurre egiteko zailak diren emozioak senti ditzakeen kolektibo bati. Indesa 2010 enplegu zentro bereziko langileek ere jo ahal izango dute zerbitzu horretara.
Gidak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko profesionalen autozainketa azpimarratzen du, prebentzio erantzun ororen ardatz eta erdigune gisa; “izan ere, norberaren zaintzatik bertatik beste horrenbeste eskaini dakieke gainerako pertsonei. Era berean, balioan jartzen du langile guztien arteko laguntza”, adierazi zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik.
Gainera, Aldundiaren web orrian bertan atzo azaldu zuten bezala, prestatutako dokumentuak hainbat gomendio eta estrategia garatzen ditu arlo pertsonalean, lanean eta egunerokoan zaintzeko, baita telelana egiten dutenentzako aholkuak ere. Ildo beretik, lan hau asmo handikoa da, eta etorkizunari eta horrek ekar ditzakeen ondorioei buruz harago joan nahi du. Izan ere, aldi berean dokumentuak, “etorkizunari eta aurre egiteko moduari ere begiratzen dio”, azpimarratu zuten atzo Arabako Aldundiatik gida hau aurkezterakoan.