- Gasteiztarrek etxean konfinatu behar izan zutenetik koronabirusaz kutsatu ez zitezen, hiriko supermerkatuek %50eko salmenten igoera izan dute oinarrizko elikagaietan. Hala baieztatu dute egunkari honek hitz egin duen hainbat supermerkatuk.
Horietako bat da El Corte Ingleseko supermerkatua: "Bizitzen ari garen egoera honetan, bezeroek produktu oinarrizkoenak eta elikagai beharrezkoenak erosten dute. Horregatik, elikagai batzuk, hala nola pastak, lekaleak, arrozak, kontserbak eta frutak, oso produktu eskatuak dira bezeroentzat egun hauetan", azaldu dute supermerkatu honetatik egunkari honetan. Izan ere, zenbait produkturen salmentak %50 igo dira aurreko hilabeteekin alderatuta. Esaterako, pertsona berberek azaldu dutenez, garbiketarako produktuak, hala nola komuneko papera, sukaldeko papera edo higienerako artikuluak %50 gehiago igo dira. Gauza bera gertatzen da edariekin; urarekin eta freskagarriekin: "Askoz gehiago saltzen ari dira, lehen baino bikoitza, hain zuzen ere", azaltzen dute. Oinarrizko beste elikagai ba-tzuek ere, pastak, arrozak eta lekaleak kasu, %20 handitu dituzte salmentak herritarrak euren etxeetan atera gabe egoten direnetik.
Sardinak oliba-oliotan edo ekilore-oliotan, olagarroa, atuna eta baita txipiroiak ere, guztiak latetan, herritarrentzat ere erakargarri bihurtu dira. Izan ere, hain une zailetan kontserbak edukitzea lagungarria izan daiteke supermerkatura egun batzuk gehiagotan ez joateko eta etxean geratzea errespetatzen jarraitzeko. Horrek azal lezake, gutxienez, kontserbek izan duten %20ko salmenta igoera, edozein kontserba motatakoa. Esnea ere lehen baino %20-25 gehiago erosten da, izoztuak ere bai, baita gosariak ere, %10 eta %20 artean. Aldiz, beste muturrean daude aurreko hilabeteekin alderatuta salmenten jaitsiera izaten ari diren likoreak eta ardoak. Arrandegi, harategi eta urdaitegiko produktuak ere gutxiago kontsumitzen dira. Arrandegietako salmenten jaitsiera hori, neurri handi batean, arrainak ere barne hartzen dituen izozkien gorakadari zor zaio. Urdaitegian eta harategian salmentek behera egin dute, gasteiztarrek erretiluetan eta prestatutakoetan datozen produktuak erostea erabaki dutelako.
"Alarma estatua ezarri aurretik, guk jada nabarmen handitu genituen gure hornidurak hainbat produkturen erreferentzia kopuru handi batetik, sortuko zen eskaera handiari aurre egin ahal izateko. Era berean, salgaiak banatzeko gure sare logistikoa sustatu genuen, gure zentroei beharrezko hornidura ziurta-tzeko eta gure bezeroek eskatutako produktuak entregatzeko, eta on line erosteko sistemak indartu genituen ere", azaldu dute. Eta gaineratu dute lan hori guztia bezeroen eskaereiaurre egiteko aukera ematen ari zaiela orain. Izan ere, hainbesteko eskaria izaten ari dira, non klik & car zerbitzuek (erosketa on line egitea eta instalazioetako aparkalekuan jasotzea, autotik jaitsi gabe, maletategira zuzenean sartzen dutelako) edo etxez etxeko zerbitzuak eskaria %10 handitu dute, eta, horrela, etxez etxeko entrega-zerbitzuarekin jarraitzen duten Gasteizko establezimendu bakanetako bat bihurtu da.
Ana eta Erlantz bazkideak eta ama eta semea dira, eta Arinzabal kaleko 7. zenbakian (Elikadura Delma) dagoen establezimenduaren ardura dute. Haiek ere, oinarrizko elikagaien salmentak nabarmen egin duela gora ziurtatzen diote egunkari honi. Izan ere, denda honetan betiko ordutegiarekin jarraitzen dute, ia aldatu gabe, herritarren beharrak hornitu ahal izateko. "Asko saltzen jarrai-tzen dugu, beti bezala. Baina bai nabaritu dugula asko igo dela arrautza, esne, irin eta azukrearen salmenta, adibidez", dio Anak. Gainera, Bere bustetan, produktu horien salmenta gorakada hori, guraso asko egun hauek aprobetxatzen ari direlako seme-alabekin jolasteko, eta baita elkarrekin bizkotxoak, erroskilak eta gozogin-tza oro har eginez ondo pasatzeko ere. Denda horretan likore, garagardo eta txokalen salmentak ere gora egin du. "Fruta eta barazkiak ere lehen baino askoz gehiago saltzen ari gara, baina lehen baino bezero gehiago ditugulako ere bada. Lehen, auzokide askok ez ziren hona etortzen eta saltoki handiagoetara joaten ziren, baina egunotan nahiago dute auzoko dendetara joan", azaldu du. Gainera, etxez etxeko bidalketak ere egiten dituzte. Hala ere, ez dago hiri osorako bideratuta, baizik eta inguruko auzo edo inguruetarako. "Bakarrik gaude. Beraz, etxera bidaltzeko aukera ematen dugu, baina batez ere Aranzalen", dio.
50%
%50 igo dira garbiketa-produktuen, komuneko eta bainurako paperaren, edarien, uraren eta freskagarrien salmentak.
20%
%20 igo dira lekale, arroza, kontserba ezberdinen, olio eta esnearen salmentak, besteak beste.
15%
Gosaltzeko elikagaiak %15 inguru igo dira. Irina eta gozogintzarako osagaiak ere gehiago saltzen dira.