GASTEIZ - Gero eta gehiago dira 0 eta 14 urte bitarteko haurrak pediatrian arnas arazoren bat dutenak, hala nola alergiak edo asma. Hori da, behintzat, Eustatek jasotako ospitaleetako morbilitatearen 2018ko estatistikak islatzen duena. Azterketa horren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko osasun-zentroetan egindako ospitaleratze guztietatik ohikoenak digestio-aparatuak eragindakoak izan ziren, eta jarraian arnas aparatuak eragindakoak.

Hor zehazten da, 0 eta 14 urte bitarteko adingabeen kasuan arnas aparatua dela ospitaleratzeak gehien eragiten dituenak, hain zuzen ere: "ospitaleratzeko zioak oso lotuak daude adinarekin: 0-14 urtekoen artean ospitaleratze gehienak arnasbideengatik eta jatorri perinataleko eritasunengatik izan ziren; 15-44 urtekoengan haurduntza, erditzea eta puerperioa nagusitu ziren, %35,1ekin; adinean aurrera joan ahala bestelako patologiak nabarmentzen dira: digestiokoak eta tumoreak 45-64 urte bitartekoengan, zirkulaziokoak 65 eta 79 urte bitarteko pertsonengan, eta azken horiek eta arnasketakoak 80 urte eta gehiagokoen artean", azaltzen da estadistika honetan.

Patologia horrez gain, txostenak jasotzen du ospitaleratzeek ez dutela generorik ulertzen, gizonak eta emakumeak berdin ospitaleratzen baitira. Hala ere, zehazten da erditze edo puerperio bidezko emakumeen ospitaleratzeak kontuan hartzen ez badira, orduan gizonek gaitz gehiago izaten dituztela edo gehiago ospitaleratzen direla emakumeekin alderatuta. "Ospitaleraturiko gizonen proportzioa (%50,7) emakumeenaren antzekoa (%49,3) izan bazen ere, baldin salbuesten badira artatze-kasuak erditzeagatik, haurduntzagatik eta puerperioagatik -zeinak, oro har, ez baitira osasun-arazo-, gizonen proportzioa %54,8koa izan zen, emakumeena baino ehuneko ia 10 puntu handiagoa (%45,2)".

Gainera, estatistika horrek nabarmentzen du iaz 235.634 pertsona ospitaleratu zituztela Euskal Autonomia Erkidegoko akutuen zentroetan, egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak eta psikiatrikoak kontuan hartu gabe. Datu hori% 1,2 handiagoa da aurreko urtearekin alderatuta. Ospitaleratzeko kausa nagusiek jarraitu zuten izaten digestio-eritasunak, arnasketakoak eta zirkulaziokoak, zeinek oro har ospitaleratze guztien %38,8 hartu zuten 2017arekin alderatuta. Nabarmentzekoa da ospitaleratzeen gorakada arnasketa-gaixotasunen ondorioz (%8,8), zirkulazio-gaixotasunen ondoriozko ospitaleratzeen igoeraren oso gainetik (%1,3) eta baita digestio-gaixotasunen ondoriozko ospitaleratzeen aldakuntzaren oso gainetik ere (%0,3ko jaitsiera izan zuten horiek). Gainera, kirurgia anbulatorioaren modalitatean 79.241 pertsona artatu ziren (+%5,4), eta kausa nagusia, kasu honetan, katarata-ebakuntza izan zen.

Datu horietan islatzen den beste idea bat ospitale publikoetan egiten den erabilera da, beti ere ospitale pribatuekin alderatuta. Izan ere, ospitalearen titulartasunari erreparatuta, ospitaleratzeen %83,3 zentru publikoetan erregistratu ziren, eta %16,7 pribatuetan; azken horietan, artatutako patologien eredua aldatu egiten da, eta aparatu muskuloeskeletikoaren arazoak (%18,5) izan ziren maizen tratatu zirenak.

ADinaren arabera Adinaren arabera, hirugarren adinekoak dira ospitaleetan gehien egoten diren pertsonak; hala, 65 urtetik gorakoak dira ospitaleratuenak. Zehazki, Eustaten arabera, "65 urte eta gehiagoko pertsonek gehiago erabiltzen dituzte ospitaleak, eta ia ospitaleratzeen erdiak dira (%49); horien artean, %44,7 80 urte eta gehiagoko pertsonenak dira, aurreko urtekoen oso antzeko zifrak".

Emakumeen artean, amatasunarekin lotutako kasuak alde batera utzita (%15,1), lehenik eta behin, digestio-aparatuko gaixotasunak artatu ziren (%11,6), eta, ondoren, arnas aparatuko gaixotasunak (%11,3) eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunak (%10,5) bigarren eta hirugarren postuetan. Gizonen kasuan ez dago desberdintasunik emakumeenekin alderatuta, hau da, bat datoz gaixotasun arrazoi nagusiak; hala ere, kasuen proportzioa handiagoa izan zen, eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunak eta digestio-gaixotasunak lehen postuetan egon ziren (biak %14,9rekin), eta ondoren arnasketa-gaixotasunak (%14,2). Amaitzeko, estadistikek islatzen dutenaren arabera, kirurgia anbulatorioaren modalitatean,zeinetan egunean bertan ebazten diren prozesuei erantzuten dietenak, 79.241 gertakari zenbatu ziren pasadan urtean (2017an baino %5,4 gehiago). Begiko gaixotasunen multzoa izan zen ohikoena, artatzeen %36,7rekin, zeinetarik %88,7 ospitale publikoetan egin ziren eta %11,3 pribatuetan, eta katarata izan zen gehien tratatu zen patologia.

Ospitalizazioak. Guztira, 235.634 ospitalizazio erregistratu ziren 2018an Euskal Autonomi Erkidegoko akutuen ospitaleetan (ez dira sartzen egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak eta psikiatrikoak), hau da, aurreko urtean baino %1,2 gehiago.

Gizonak. Ospitaleraturiko gizonen proportzioa (%50,7) emakumeenaren antzekoa (%49,3) izan bazen ere, baldin salbuesten badira artatze-kasuak erditzeagatik, haurduntzagatik eta puerperioagatik -zeinak, oro har, ez baitira osasun-arazo-, gizonen proportzioa %54,8koa izan zen, emakumeena baino ehuneko ia 10 puntu handiagoa (%45,2).

"65 urte eta gehiagoko pertsonek gehiago erabiltzen dituzte ospitaleak, eta ia ospitaleratzeen erdiak dira (%49a); horien artean, %44,7, 82 urte edo gehiagoko pertsonak dira, aurreko urtekoen oso antzeko zifrak".