GASTEIZ - Gasteizko eta Laudioko enplegu anezkak aste honetan hasi dira lanean. Honen helburu nagusia da hainbat adinetako, prestakuntza mailatako eta lan ibilibidetako 56 langabetu lana bilatzen trebatzeko.
Arabako Foru Aldundiatik azaldu zuten bezala, koordinatzaile batek gidatzen du talde bakoitzak eta parte hartzaileen eskuetan jartzen dira gaitasunak hobetzeko, lan merkatua aztertzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko tresnak. Hasieratik, jende asko apuntatu da baina, oraindik, Laudioko anezkan badira lau plaza oraindik bete gabe daudenak, beraz, izena eman daiteke webgunearen bitartez www.lanzaderasdeempleo.es
Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren saila eta Santa Maria la Real fundazioa elkarlanean arituko dira programa honekin jarraitzeko. “Horrela, lanik gabe dauden arabarrei haien egoera aldatzeko tresna eraginkor bat eskaintzeko”, azaldu dute antolatzaileek. Ildo honetatik jarraituz, aurreko hiru urteetan, programan parte hartu zuten hamar pertsonatik seik lana aurkitu zuten.
TALDEAK Gasteizko eta Laudiko enplegu anezka berriak aste honetan jarri dira abian eta hurrengo bost hilabeteetan langabetuei lagunduko diete lan bilaketa berritzaile batean trebatzen. Antolatzaileek azaldu dutenez, programa martxan egongo da 2020ko apirilera arte.
Aurtengo honetan, 56 pertsonak osatzen dituzte talde hauek: 38 emakume eta 18 gizonezko. Adinaren aldetik, 20 eta 58 urte artekoak direla ere azaldu dute eta hainbat prestakuntza profilekoak: DBH, LH Batxilergoa eta unibertsitate ikasketak, hain zuzen ere. - E.F.D.