GASTEIZ - Lanbide Heziketa (LH) eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotzen dituen jardunaldia ospatuko da gaur Gasteizen, Saretu Euskaraz leloarekin burutuko den Hizkelan Jaurdunaldian, hain zuzen ere.
Ekintza honetan 90 profesional inguruk parte hartuko dute Egibide Nieves Canon; Lanbide Heziketako ikastetxeetako arduradunak, enpresatakoak, hizkuntza zerbitzuetakoak zein erakundeetakoak, hain zuzen ere. Aurten, sarean euskara sustatzearen garrantzia, zibersegurtasuna edo 4.0 Industria eta euskararekin loturiko esperientziak izango dira jardunaldiaren ardatz. Sarrera, Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak Ricardo Lamadridek eta Arabako Foru Aldundiko Lexuri Ugartek egingo dute, Lanekiko Presidentea den Ainitze Blanco eta Egibideko zuzendaria den Xabier Lopez de Santiagorekin batera.
“Euskaraz lanean ari diren edo euskaraz hasi nahi duten enpresa, lantoki, LHko ikastetxe edo erakundeentzat da Hizkelan. Eta bereziki, Lanbide Heziketako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza teknikari eta zuzendarientzat, Lantokiko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualeko arduradunentzat, Hizkuntza Normalkuntza planetan murgildutako enpesa, erakunde eta elkarkarteetako arduradunentzat, eta orokorrean euskara eragile, teknitari eta besterentzat”, azaldu du egunkari honetan Olatz Imazek, Lanekiko Kudeatzaileak. Izan ere, Hizkelan jardunaldia Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen zubi lanerako urteroko ekitaldi garrantzitsua da. “Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatzeko lekua ere bada”, dio Olatzek.
HELBURUA Jaurdunaldiaren helburua ondorengo hau da: lan mundua euskalduntzearen esperientzia horretan dauden proiektu eta proposamenak aurkeztea, besteak beste.Horrez gain, “ideia berriak eta praktika onak partekatzea, ekarpenak jasotzea eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri ematea” ere bada.
Izan ere, Olatz Imazen aburuz, batetik, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta, bestetik, enpresa askok, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute edo hartzeko asmotan ari dira: “Jardunaldi honen bidez, partekatu nahi dira zer-nolako pausoak ematen ari diren euskara eguneroko jardunean txertatzeko ahaleginean Lanbide Heziketan, elkarte eta enpresetan”, Eta, honegatik hain zuzen ere, Lanekiko helburuetako beste bat Lanbide Heziketan gero eta euskarazko ikasmaterial kopuru handiena izatea da. Hau da, “ditugun 860 moduluetarako euskarazko ikasmateriala izatea”.
Lanekiren beste xedeetako bat ikaslearen eta instrukoreen arteko harremana euskaraz izatea da, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere, -“eta hori bistaratzea, aitortzea eta saritzea, horrela uste baitugu landibe Heziketa euskaldunduko dugula eta bide batez lan mundua”-
Lan munduan euskara sustatzeko gaurko jaudunaldiaz gain, Lanekik egunero ahalegin handia egiten du hizkuntza honen alde: Alabaina, beraien lana euskarazko ikasmateriala on line konpartitzea denez, “eguneroko lan nagusiena da Lanbide Heziketarako euskarazko ikasmaterialak sarean jartzeko irakasleak animatzea, koordinatzea eta ikasmaterialak lortzea”, azaltzen du Olatz Imazek. Horretarako, ikasmaterialak aurkitu, ikasmaterial berriak txukun irakasleak koordinatu, editorialekin hatzarmenak egin eta ikasmaterialak txukun jartzea eta sarera igotzea da beraik egunero egiten duten lana. Bestalde, Hiztegi kolaboratiboaren kudeaketa ere egiten dituzte.
Baina taldean ez daude bakarrik. Lanekiko lan hau talde profesional zabal batek osatzen du. Laneki elkarteko kideak ikaslan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia eta Hetel dira eta hasieratik Lanbide Heziketako Sauburuordetzatik bultzatutako eta lagundutako proiektua dela jakinbai.eus dio Olatzek. “Beste elkartekideetako pertsonekin ere ekipoa egiten dugu”, adierazten du. Halere, irakasleekin ere talde ezberdinak dituzte antolatutako familia desberdinetako ikasmaterialak lantzeko. Eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek alor sozioekonomikoa euskalduntzeko dituzten batzordeetan ere parte hartzen dute.
Eguneroko lan guzti hau gogorra badirudi ere, merezi du: “Gure bezeroak irakasleak dira eta urtero egiten diegun galdetegian, eskaintzen dugun zerbitzua eskertu eta oso balorazio positiboa egiten dute. Ezinbestekotzat eta zorionekotzat hartzen dute gure lana”, dio Lanekiko kudeatzailea den Olatz Imazek. Eta gehitzen du: “jakinbai.eus proiektuak aurrera egiteko Laneki Elkarteak Sailburuordetza eta Foru Aldundiekin elkarlanean aritzeaz gain, Buruntzaldeako eta Debagoieneko udalekin, edo eta Irizar Koop, Orona Koop, Ampo eta Elay Enpresekin ere bat egiten dugu enpresak euskalduntzeko”.
Hasiera. Sarrera, LHako Sailburuordetzako Ricardo Lamadridek eta Arabako Foru Aldundiko Lexuri Ugartek, egingo dute,
Hitzaldiak. Josu Waliño, PuntuEus Fundazioko Zuzendariak euskaraz sarean nola aritu, azalduko du. Visual Thinkingak, egun indartzen ari den korronte honek, dakartzan onuretaz hitz egingo du Miryan Artolak. Eta LH-ko Lan Prestakuntza eta Orientabide modulura berrikuntza ekarri duen Heziraul proiektua zertan datzan ezagutuko dute Olatz Imazen eskutik, besteak beste.