GASTEIZ- Dena prest dago asteburu honetan Gasteizko Erdi Aroko Azokari hasiera emateko. XVIII. edizioan 34 konpainiak eta 132 artistak girotuko dituzte azokaren esparruak; iaz baino hamabi artista gehiago.
Emanaldien artean, Ayalatarren eta Callejatarren leinuen arteko borroka da berritasuna, zeinean Ágora Teatro Taldeak bi familia horien arteko etsaigoa antzeztuko baitu. Ekitaldiko antolatzaileek azaldu duten bezala, “bi bandoek Gasteizen boterea eskuratzeko borrokatuko dute elkarren kontra, Fernando Katolikoa hirira iristen den arte”.
Ikuskizunen artean, antolatzaileek bat nabarmentzen dute eta beraien esanetan, ikuskizun nagusia A la Lisière du Nord antzerki ibiltaria izango da. Izan ere, ikuskizun honetan “fauno handiak, animalia fantastikoak, espirituak eta xamanak dira protagonista akuilu-makuilu pneumatikoz, suzko malabarismoz eta musika aztoragarriz osatutako koreografia batean”.
Desmodium konpainia frantziarrak hiru emanaldi egingo ditu egunean, ostilaretik igandera, hain zuzen ere. Zehazki, Santa Maria plazatik abiatuta, 17:30ean, 19:30eta eta 21:30ea hasiko dira kalejirak ostiral eta larunbatean, eta 13:30ean, 18:00etan eta 21:00etan, igandean.
milaka pertsona Erdi Aroko merkatuko zifrarik esanguratsuenen artean 17.000 apaingarri baino gehiago aipatu behar dira, hirigune historikotik jarriko direnak. Zehatz-mehatz, aurten iaz baino 7.000 gehiago jarriko dira. Horrez gain, azoka honetan jan-edateko 260 saltoki jarriko dira eta antzinako lanbideei buruzko 61 lantegi.
Erdi Aroko Azokaren azken edizioak 200.000 pertsonatik gora erakarri zituen. Hori dela eta, antolatzaileek azaldu duten bezala, “tamaina handiko setio-makinen erakusketa jarriko da, aurreko urteetan arrakasta handia lortu baitu”. Santa Maria plazan jarriko daeta katapulta, balezta, trabukete eta arieteen kopiak ikusi ahalko dira, besteak beste.
Txikiek primeran pasatzeko helburuarekin, txoko bereziak eskainiko zaizkie, haurrentzako 92 joko izango dira orotara. “Nabarmendu beharra dago berriro jarriko dela musguien herrixka xarmatua, non txotxongiloak, ipuinak eta kondairak topatu ahalko baitituzte, eta eskuz eginiko jostailuak”, antolatzaileek azaldu duten bezala. Herrizxka menderakaitza izeneko espazioaz ere gozatu ahalko dute. “Erdi Aroko kanpamentua da hori, gerrarik gabea, uztai-tiroa eta esgrima praktikatzeko, garaiko kantuak eta erromantzeak ezagutzeko zein aurpegia margotzeko”, azaldu dute antolatzaileek.
Lehiaketak eta atrakzio solidarioak sortzeko asmoarekin, txalupa ekologia deritzon atrakzioa antolatu dute. Izan ere, horretan biltzen den dirua Larrialdietarako Arabako Funtsari emango zaio. Hau da, Udalak eta Aldundiak kudeatzen duten funtsari, munduan gertatzen diren larrialdi-egoerak laguntzeko.
Gainera, merkatu honetako antolatzaileen esanetan, “herritarrak azokan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzeko asmoz, mozorro lehiaketa bat prestatu dugu eta jantzi onenak sarituko dira”. Horrez gain, argazki lehiaketa ere egingo da, sare sozialak baliatuz.
Bukatzeko, inklusioa sustatzeko eta kolektibo guztiei azokaz ahalik eta gehien gozatzen laguntzeko, ekintza berezi batzuk planteatu dira propio dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat: sarbide konplikatua duten espazioak egokituko dira, pertsona guztiak edonora iritsi ahal izateko; pregoian eta haurrentzako txotxongiloetan zeinu-hizkuntzako interpretazioa izango da; mugikortasun murriztuko pertsonentzat inguruko baranda duen plataforma bat prestatutuko da “ikuskizuna eroso eta ikustea galaraziko lukeen elementurik gabe”, eta, azkenik, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokitutako komunak ere egongo dira zailtasun guztiei aurre egiteko eta azokaz disfrutatzeko.
Ikuskizun nagusia. Ikuskizun nagsia A la lisiére du nNord antzerki ibiltaria izango da: fauno handiak, animalia fantastikoak eta xamanak dira protagonistak, besteak beste.
Emanaldiak. Emanaldien artean, Ayalatarren eta Callejatarren leinuen arteko borroka da berritasuna, zeinean Ágora Teatro taldeak bi familia horien arteko etsagoia antzeztuko baitu.
260
Erdi Aroko azokaren zifra esanguratsuenen artean, aipatu behar dira hirigune historikoan barrena paratuko diren 17.000 apaingarritik gora, iaz baino 7.000 gehiago. Gainera, elikadura eta jan-edateko 260 saltoki egongo dira eta antzinako lanbideei buruzko 61 lantegi. Bestalde, Erdi Aroko Hiriguneko Merkatarien Federazioak 35 saltoki kudeatuko ditu, hiriko artisau eta merkatarien eta Almendrako Azokako artisauen artean.