GASTEIZ - Ekitea ez da erraza. Askotan, gauzak ez dira uste bezala ateratzen, baina “ez da inoiz amore eman behar”. Elena Valmala Oval Agency-ren fundatzaileak hainbat ekintzaile bildu ditu, eta bere esperientzia eskaini die inoiz ez amore emateko. “Kafea hartzen dut haiekin, eta nire eskarmentua konta-tzen diet, zaila baina posible dela ikus dezaten”, azaldu du.
Lehenik eta behin, enpresaburu berri gisa egindako gomendioetako bat ez desanimatzea da. “Askotan negozio ideia bat duzu, baina gero ikusten duzu ez dela bideragarria, edo bezeroek ez dutela erosten?”. Kasu horietan, Valmalaren arabera, “ez da pentsatu behar duzunarekin ezin duzula aurrera egin, hausnartu egin behar duzu eta berriz ere zure plana zuzendu”. Azken batean, “zure ideien hausnarketa berriro ere egiten baduzu, ez da ezer gertatzen. Ahalegintzen jarraitu behar da, azkenean jakingo baita zer gustatzen zaizun egitea, eta, aldi berean, zer den bezeroak behar duena”.
Beste alde batetik, komeni da pertsona ekintzaileekin elkartzea “horrek lagundu eta motibatzen duelako”. Izan ere, coworkingak leku “perfektuak” dira jendea egoera berean ezagutzeko eta etorkizuneko bezeroak ezagutzeko, aitortzen du Elenak.
Azkenik, gazte honen ustetan “ez da inolako lotsarik izan behar”. Ildo horretan, Elenak azaltzen du “enpresetara joan behar bazara, atea jo eta sartu behar zara besteek zure enpresa esagu-tzeko. Ez izan lotsa, ez duzu dirurik eskatuko, baizik eta zuk zeuk zerbait egin dezakezula, prezio baten truke”, gomendatzen du.- E.F.D.