haur eta gazte literatura. Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dituzte haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz sariak. Iñaki Prusilla Euskara zinegotziak banatu zizkien atzo diplomak Meabe eta Aranari Oihaneder Euskararen Etxean. Prusillak itzultzaileek euskarazko literaturari egiten dioten ekarpena aitortu nahi izan zuen. Argazkia: Josu Chavarri