Gasteiz. Araba osoko 100 bat min-tzalagun elkartu ziren atzo egun osoko festan. Azken bizpahiru urteotan mintzapraktika egitasmoak Araban asko zabaldu dira. Mintza Eguna aukera ona izan zen herri ezberdinetan dabiltzanek, eta herri bereko taldeetakoek ere bai, noski, elkar ezagutzeko eta, modu horretan, bakoitzaren harreman euskaldunen sarea ehuntzen jarraitzeko. Hori guztia, giro atseginean egiteak eragin positiboagoa izan dezakeela sinistuta, jai eguna antolatu zen atzo Gasteizen. Arabar mintzalagunak batu ziren eta egitasmoetan parte hartu zuten elkar ezagutzeko eta Gasteizen mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateko.
Alde zaharreko Landatxo kiroldegia mintzalagunen topaleku izan zuten, bertan goizeko 11.00etatik aurrera hainbat ekintza izan ziren: mintza probak, Araba Saldu lehiaketa, bazkaria...
Hainbat jolas eta lehiaketa antolatu ziren eta nola ez kantu-bira eta erromeria ez ziren falta. Eta eguna amaitzeko txarangarekin dantzatzeko aukera izan zuten.
Harrera beroa egin ondoren (albokariak, bertsolariak eta Gasteizko Mintzalagunek prestaturiko hamaiketako gozoa), hainbat mintza probak izan ziren, hala nola Berba Pasa, Esaera Zaharrak...
Iazko arrakasta ikusita, lehiaketa berri bat egin zuten, Araba Saldu. Arabako zortzi kuadriletako bat saltzea izan zen helburua, aukeratutakoa onena zergatik den azalduz. Jarraian arabar mintzalagunek kantu-bira batean parte hartu zuten. Kalejira Alde Zaharreko Landatxo kiroldegitik irten zen. Jendea inguratu zenean, txalaparta eta dantzaz gozatzeko aukera izan zuten. Bazkarira 65 lagunetik gora joan ziren. Arratsaldeko bostetan "Fan&Go" taldeak eskainitako emanaldia gozatu zuten, besteak beste. Egun ederra pasa zuten.
Urte osoan zehar ikasitakoa festa giroan praktikan jartzeko aukera izan zuten. Mintzalaguna egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzeko helburua dauka. Nahi duten ikasleek ikasturtean zehar tarteka solaskide boluntario batekin geratu eta euskaraz jarduteko aukera izaten dute Mintzalaguna egitasmoari esker. Azken datu bilketaren arabera (2012/2013 ikasturte hasieran bildutako datuak dira), 5.487 min-tzalagun daude Euskal Herri osoan (Bizkaian 2.310, Gipuzkoan 1.407, Araban 970, Nafarroan 774, Iparraldean 38). Esaterako, Gasteizen bertan 600 lagun baino gehiago ari da asteroko dinamika horretan parte hartzen, eta 86 mintzalagun talde osatu dira.
Horietatik, 79 lagunek Gurasolaguna aldaeran (ikastola bereko gurasoak elkartzen saiatzen dira) hartzen dute parte, eta 91 lagunek Gaztelaguna aldaeran (1830 urte bitarteko lagunak). 5-6 pertsonetako taldeak sortzen dira, astero euskaraz hitz egiteko elkartzen diren talde txikiak, hain zuzen ere. Aisialdian kokatzen dira harreman hauek, eremu ez formalean.
Izena emateko epea 2007an GEU elkarteak, Gasteizko euskalgin-tzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Gasteizko Mintzalaguna programa abian jarri zuten. Min-tzapraktika programek garapen izugarria izan dute Euskal Herri osoan, azken sei urteetan parte hartzea laukoiztu egin da. Min-tzalagun egitasmoan parte hartu nahi duenak orain eman behar du izena. Izena emateko epea izango da urriaren 1etik 21era -bihar arte- (matrikulazio epe ofiziala). Izena-emateko fitxa bete behar dute eta urteko kuota, 15 euro, ordaindu. Egitasmo horren bidez euskaraz normaltasunez hitz egiten dutenak, euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenekin elkartzen dira hitz egiteko. Gizarte etxeetan, euskaltegietan, hizkuntza eskolan... izena emateko eskuorriak egongo dira. Eta matrikula Interneten bidez egin daiteke.