Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, irailaren 18an, tenperatura are gehiago igoko da eta maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira ia denean; Kantauri isurialdearen barnealdean 35 eta 38 gradu artekoak izango dira altuenak, batez ere ipar-mendebaldean.
Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 37 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 32 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 33 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 33 gehienez.
Giro eguzkitsua gailenduko da; goizaldean Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk agertuko dira, eta arratsalde-gau partean Ebro ibarrean bero-hodeiak.
Hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere Araba eta Nafarroaren arteko mugan, bolada oso gogor batzuekin. Kostaldean hego-haizea ahulagoa izango da eta eguerdi aldera brisa sar daiteke; arratsaldearen amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta indartu egingo da.
BESTE BALORAZIO BAT
Itsasbazterrean, goizaldean eta goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, egunaren erdialdeko orduetan ekialdera edo ipar-ekialdera aldatuko da 2-3koarekin, eta arratsalde-gau partean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du; itsaso kizkurra eragingo du, egunaren bigarren partean itsaskirriko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:16an eta 15:35ean izango dira, eta itsasbehereak 09:05ean eta 21:44an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.