Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, irailaren 2an, hodeiak ugariak izango dira oraindik, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango direnez, goizetik aurrera ateri eutsiko dio. Goizaldean Kantauri isurialdeko zenbait lekutan euri txikia egin lezake.
Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldea aurrera joan ahala iparraldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita. Tenperatura maximoak igo eta 25 gradu ingurukoak izango dira.
Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da; itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:13an izango da, eta itsasbehereak 09:40an eta 19:31n. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin; hodeiak ugariagoak izango dira goizaldean eta goizean goiz. Goizaldean Kantauri isurialdean han-hemenka euri txikia egin dezake, batez ere kostaldean. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, bolada gogorrekin goizean; arratsaldean iparraldera edo ipar-mendebaldera egingo du, kostaldetik hasita. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira".