Síguenos en redes sociales:

“Oso positiboa” da Arabako Lautadako tren-errefortzuak aktibatu ondoren ekainean aurreko urteko hilabete beraren aldean izandako % 27,92ko igoera

Arabako Lautada zeharkatzen duten trenek 18.361 bidaia egin zituzten ekainean

“Oso positiboa” da Arabako Lautadako tren-errefortzuak aktibatu ondoren ekainean aurreko urteko hilabete beraren aldean izandako % 27,92ko igoeraUtzitakoa

Arabako Lautada zeharkatzen duten trenek 18.361 bidaia egin zituzten ekainean. Hain zuzen, hilabete horretan jarri zen abian Arabako aldiriko zerbitzu berria. Hau da, % 27,92ko igoera izan da aurreko urteko aldi beraren aldean (14.353 bidaia 2024an). 2023an ibilbide kopurua oso antzekoa izan zen: 14.227.

Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak “oso positibotzat” jo ditu trenbide-zerbitzu berriaren erabilerari buruzko datuak, eta eskerrak eman dizkie herritarrei “trenera igotzeko aukera berria” baliatu izateagatik. “Bidaiarien kopuruak gora egiten du, eta erakusten du eskaria aktiba daitekeela gure eguneroko beharretara hobeto egokitutako zerbitzu merkeago bati esker, lanera, ikastera edo kulturaz eta aisialdiaz gozatzera joateko”, adierazi du sailburuak. 

Bidaiari gehien dituzten tarteak goizeko lehen ordukoak eta eguerdikoak dira. Asteko egunen arabera, ibilbide gehienak astegunetan egiten dira: eguneko 724 bidaia, batez beste, astelehenetik ostiralera. Eta ibilbideei dagokienez, erdiek, gutxi gorabehera, Gasteiz dute jatorri edo helmuga.

 “Ez gara datu horiekin konformatzen, eta lanean jarraituko dugu zerbitzu hobea eta erabilerrazagoa izateko. Araban garraio jasangarriaren alternatiba gisa trenera gero eta pertsona gehiago igo daitezen nahi dugu”, esan du García Chuecak. 

Arabako aldiriko zerbitzu berriak joan den maiatzaren 30ean jarri ziren abian, urtarrilaren 1ean Eusko Jaurlaritzak zerbitzu horren eskumena bere gain hartu ondoren. Renfek jarraitzen du zerbitzu hori ematen. Astean 137 zirkulazio egiten ditu, ibilbide berriak sartu eta beste batzuk luzatu ondoren, eta prezioak % 30 ere jaitsi dira, aldiriko tarifak bateratzeari esker. Lineak Miranda de Ebron eta Altsasun ditu buruak, eta geltokiak Manzanosen, Argantzunen, Iruña Okan, Gasteizen, Dulantzin, Agurainen eta Araian.