Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, ekainaren 23an, ipar partean lainotuta egongo da goizean eta tantaren bat edo beste bota dezake, eta arratsaldeak aurrera egin ahala ostarteak gailentzen joango dira. Hegoaldean, berriz, oskarbi egongo da, soilik erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ikusiko ditugu. Egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak bota ditzake.

Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturan ez dugu aldaketa handirik sumatuko. Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 30 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:24an eta 15:51ean izango dira, eta itsasbehereak 09:26an eta 21:57an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

"Goiz-lanbroa. Kantauri isurialdean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin; arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira, tarte hodeitsuren bat geldituko delarik, batez ere kostaldean. Mediterraneo isurialdean zerua hodei gutxirekin egongo da eta egunaren bigarren partean tarteka hodeitsu bero-hodeiekin. Egunaren lehen partean zirimiria egin dezake han-hemenka Kantauri isurialdean. Arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsuak egin ditzake, bereziki barnealdean. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin egunaren bigarren partean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".