Bermeoko Udalak (Bizkaia) eskaintza turistiko "anitza, aberasgarria eta adin guztietara egokitua" antolatu du uda garairako, eta kalitatezko turismo jasangarriarekin duen konpromisoa berritu du, "ingurunea errespetatzen duena eta tokiko ondare natural eta kulturalari balioa ematen diona".

Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengo udako eskaintzan berrikuntzak ere badaude. Urdailife-k antolatuta, esaterako, 'Ortube' itsasontzira bisitak egin ahalko dira, "euskal itsas ondarea eta Bermeoko nortasuna eratu duen arrantza tradizioa bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea eskainiz".

Gainera, Arrantzaleen Museoak emakume zamaketariei eskainitako aldi baterako erakusketa du ikusgai

Gainera, uztailaren 24an zesta-punta erakustaldia izango da Artza frontoian. Erakustaldira joateko erreserba 628 48 85 31 edo 688 61 70 38 telefonoetara deituta egin beharko da, eta talderen batek beste egunen batean erakustaldi batez gozatzeko interesa izango balu, aukera egongo litzateke.

PROGRAMA

Bestalde, udako programak adin, interes eta bidaiatzeko erritmo guztietara egokitutako jarduerak biltzen ditu. Horrela, Gaztelugatxeko San Joanera joateko doako autobus eta gida zerbitzua izango da uztailaren 4tik abuztuaren 29ra.

Halaber. 'Itsasoratzen gara' proposamenaren baitan itsas irteerak izango dira, "Bermeoko kostaldea itsasotik ezagutzeko eta itsas ingurunearekin lotura zuzena bizitzeko".

Gainera, Arrantzaleen Museoak emakume zamaketariei eskainitako aldi baterako erakusketa du ikusgai, eta San Frantzisko eliza eta bere klaustroa egunero zabalik egongo dira. Alde Zaharretik ere bisita gidatuak eskainiko dira, hainbat hizkuntzatan.