Síguenos en redes sociales:

The Soundtrack of Our Lives taldeak 2026ko maiatzean Bilboko Kafe Antzokian joko duen kontzertuko sarrerak salgai daude

The Soundtrack of Our Lives taldeak 2026ko maiatzean Bilboko Kafe Antzokian joko duen kontzertuko sarrerak salgai daudeUtzitakoa

The Soundtrack of Our Lives talde suediarrrak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian 2026. urteko maiatzaren 31n, eta sarrerak salgai daude jada lasttour.org webgunean, Last Tour enpresa antolatzaileak jakinarazi duenez.

The Soundtrack of Our Lives Goteborgen sortu zen 1990eko hamarkadaren erdialdean, Union Carbide Productions, Nymphet Noodlers, Whipped Cream eta Mindjive taldeetako kideekin.

'Instant Repeater '99' abestia arrakasta bihurtu zen Suedian 1996an, eta 'Welcome to the Infant Freebase' lehenengo diskoak Urteko Ezustekoaren Grammy suediarra irabazi zuen.

Taldearen rock psikodeliko sailkaezinak berehala gainditu zituen Suediako mugak, eta Oasis taldeko Gallagher anaientzat ere ez zen oharkabean pasatu, bira bat egitera gonbidatu baitzituzten.

'Behind the Music' estudioko hirugarren diskoa 2001ean kaleratu zuten, arrakasta handia lortuz Amerikako Estatu Batuetan eta Grammy sarietarako izendapena ere eskuratuz.

2012an kaleraturiko 'Throw It to the Universe' seigarren diskoa izan zen banandu aurreko azkena, eta taldeak urte horretako abenduaren 22an eman zuen azken kontzertua Stockholmen.

Ebbot Lundbergek (ahotsa), Ian Personek (gitarra), Mattias Bärjedek (gitarra), Martin Hederosek (teklatuak), Kalle Gustafsson Jerneholmek (baxua) eta Fredrik Sandstenek (bateria) osatutako taldea Swedish Music Hall of Fame aretoan sartu zuten 2023an, eta zuzenekoetara itzuli zen Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdian "emanaldi gogoangarri bat" emateko eta hiri hautatuen bira labur bat egiteko.

Hiru urte geroago taldea oholtzara itzuliko da eta kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian 2026ko maiatzaren 31n. Bartzelona, Valentzia, Madril eta Santiago ere bisitatuko ditu. Sarrerak lasttour.org webgunean eros daitezke.