Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, apirilaren 23an, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta tenperatura maximoek gora egingo dute.

Goizean goiz zerua oskarbi egongo da eta egunsentia hotza izango da eta behe-lainoa ere sortuko da hainbat bailaretan. Goizean haizea hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da, eta hortik aurrera behe-hodeien presentzia gero eta handiagoa izango da; arratsaldean zerua estalita geratuko da, batez ere Kantauri isurialdean, eta gauean zirimiria egin dezake.

Tenperatura maximoak 17-19 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta goizean ipar-mendebaldera aldatuko da 4koarekin eta 5eko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren erdiko orduetan itsaskia, itsaski handiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean 1,5 metro ingurukoak

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean 1,5 metro ingurukoak. Itsasgora 14:17an izango da, eta itsasbehereak 07;45ean eta 20:10ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute Euskalmetetik gaur.