Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, urriaren 21ean, goizean giro eguzkitsua, arratsaldean motelduz. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, eguzki giroa gailenduko da denean eta haizea hegotik ibiliko da. Arratsaldean, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta zerua lainotuz joango da; arratsalde erditik aurrera han-hemenka zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere ipar partean.
Kantauri isurialdean tenperatura maximoak igande honetan baino gradu pare bat beherago geldituko dira eta hegoaldean maila berdintsuan geldituko dira. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 22 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta ondoren itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta arratsaldean 2,5 metrora igoko dira. Itsasgorak 07:46an eta 20:16an izango dira, eta itsasbehereak 01:32an eta 14:00etan. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goizaldean eta ekialdean goihodeien tarteekin; arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira mendebaldetik ekialdera eta gauean zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da. Arratsaldetik aurrera zaparrada txikiak botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean, non zenbait lekutan ertainak izan daitezkeen. Hego/hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da bolada gogorrekin, bereziki ekialdeko mendi inguruetan; arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da bolada gogorrekin, bereziki ostaldean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".