Maiatzak 17 eta 18 Vitoria-Gasteizen MFEST jaialdiaren VII. edizioa izango da. Gazte aisaldiko Gauekoak programak antolatuta. Jaialdiak 3 kontzertu, artisautza azoka bat eta 2 lantegi izango ditu. Programazioko jarduera guztiak 16-30 urte bitartekoei zuzenduta daude eta erabat doakoak dira. Batzuk sarrera librekoak eta beste batzuk izen-ematearekin.

Gazteria Zerbitzuak eta Gauekoak udal programak, Vital Fundazioarekin, Alearekin eta Gasteizberrirekin laguntzarekin antolatu dute. “Gazte emakume artistei aukerak eta inposiziorik gabeko espazioa emateko helburuak ditu jaialdi honek”, azaldu du Gazteriaren zinegotziak, Ana López de Uraldek.

Arabako hiriburuko hiru espaziotan egingo dira ekitaldiak

Arabako hiriburuko 3 espaziotan egingo dira ekitaldiak: Labe Gazte Laborategia, Santa Maria Plaza eta Falerina Lorategia.

Jaialdia ostiral honetan (maiatzak 17) hasiko da, 20:30tan, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin.

17 gazte emakume artisauk artisautza mota ugari eskainiko dizkiete herritarrei

Larunbatean (maiatzak 18) Santa Maria plazan hasiko da artisautza azokarekin. Bertan, 17 gazte emakume artisauk artisautza mota ugari eskainiko dizkiete herritarrei hurrengo ordutegian: 12:00-15.00 eta 16.30- 20:00.

Labe Gazte Laborategiak, (San Vicente de Paul kalea 21) bi aldibereko lantegi egingo dira. Plastiko magikoz egindako Pin lantegia eta spray teknika ikasteko Graffiti lantegia. Joan nahi izanez gero, aurretik izena ematea beharrezkoa da, ondorioztatu dutenez.