KaldeArte jaialdiaren 18. edizioak 31 talderen kaleko 81 ikuskizun eskainiko ditu Gasteizen ekainaren 7tik 9ra
KaldeArte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak 18. edizioa egingo du ekainaren 7tik 9ra bitarte Gasteizen eta 31 talderen 81 ikuskizun eskainiko ditu. Bost talde Gasteizkoak dira, bederatzi Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste toki batzuetakoak, zortzi Espainiako Estatukoak eta bederatzi beste herrialde batzuetakoak.
Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Fernando Marin Kultur Ekintza Unitateko arduradunak eman dituzte ezagutzera kaleko arteen jaialdiaren aurtengo edizioko xehetasunak.
Jakinarazi dutenez, aurtengo berritasun nagusia da jaialdiak kokapen berria izango duela, Montehermosoko Ur Biltegi Zaharra, hain zuzen. Gainera, Plaza Berria berreskuratuko da agertoki gisa.
Egitarauari dagokienez, ikuskizun ibiltari gehiago izango dira aurten (iaz bat eta aurten hirtu): 'Ulik's Opus II', 'Birakolore' eta 'Arrived'. Gainera, erabateko bi estreinaldi egongo dira: Gasteizko Altraste Danza konpainiaren 'El Bolero' eta Maite Guevararen 'Susto' (KaldeArte eta Bilboko Kalealdia jaialdien arteko ekoizpena).
Halaber, KaldeArten izango diren taldeen artean daude, besteak beste, Les Filles du Renard Pale konpainia frantsesa, 'Resiste' inaugurazio ikuskizuna eskainiko duena, eta Uparte talde espainiarra, jaialdia bukatuko duen 'Desprovisto' lanarekin.
Edukiera mugatutako ikuskizunetarako gonbidapena beharrezkoa izango da, eta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik lekuan bertan egongo dira eskuragarri. Gonbidapen bat emango da pertsona bakoitzeko.
"Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketa Euskadin dauden era horretako hiru jaialdi nagusietako bat da. Bere eskaintza askotarikoa eta kalitatezkoa da eta, horri esker, Euskadik kaleko ikuskizunen zirkuitu sendoa eta maila gorenekoa du", nabarmendu du Diaz de Corcuerak.
Temas
Más en Actualidad
-
El PP insiste en que confía en la Justicia en el 'caso Kitchen': "Que caiga el peso de la ley si hay un ilícito penal"
-
Euskadi dispondrá de un préstamo de 500 millones del BEI para modernizar Osakidetza
-
El juez levanta parcialmente el secreto del 'caso Leire Díez': buscaría "desestabilizar" causas y presuntos amaños en contratos
-
El Gobierno Vasco afirma que "ninguna violencia podrá justificar el uso de otra"