Sute handiei eta horiek berehala kudeatzeko moduari buruzko analisi-jardunaldia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian
Andrés Zearreta Akademiaren zuzendari nagusiak inauguratu zuen PAREZ PARE jardunaldia
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak berriki egin du Arkauten 77. PAREZ PARE jardunaldia, “Valentziako sutea, ikasteko gaiak” izenburupean. Bertan, suteak itzaltzen, larrialdietan, eraikinetan eta psikologian adituak diren profesionalek sute handien kudeaketa eta horien ondorio pertsonalak eta materialak aztertu, hausnartu eta eztabaidatu dituzte.
Andrés Zearreta Akademiaren zuzendari nagusiak eta Malentxo Arruabarrena Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendariak bideratu dute lehenengo mahai-ingurua. Bertan, Ricardo Gabriel Jiménez Pazek, Madrilgo Udaleko suteak itzaltzeko zerbitzuko Koordinazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako inspektoreak, eta Ignacio Garcia Urkizok, Bilboko Udaleko suhiltzaileen buruak, Valentziakoa bezalako eskala handiko suteetako esku-hartzeetan izaten diren zailtasun eta arrisku nagusiak aztertu dituzte.
Juan Bautista Echeverríak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko arkitektoak, azaldu du eraikinen segurtasuna hobetu ahal izateko giltza sistema arautzailean dagoela, arauditik hasi eta administrazioaren kontrola barne dela. Eta, amaitzeko, Mariano Navarro Sererrek, Valentziako larrialdietako psikologo klinikoak, hondamendi batean arreta psikologikoak duen garrantziaz hitz egin du.
PAREZ PARE JARDUNALDIAK
PAREZ PARE jardunaldiak egiten dira Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk izenpetutako hitzarmenaren esparruan. Hitzarmen horren helburua da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) elkarlanean jardutea kriminologiaren eta biktimologiaren arloan formakuntza emateko eta ezagutza aztertu eta hedatzeko, bai eta segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko ere. Formakuntza-saioak profesionalei zuzenduta daude, baino gaian interesatuta dauden pertsonentzat ere irekita daude, horretarako aldez aurretik izena eman behar da www.arkauteakademia.eus webgunean.
Temas
Más en Actualidad
-
La Policía impide la entrada de Vito Quiles y Bertrand Ndongo en el Congreso
-
El Parlamento activa la ponencia sobre los perfiles de euskera y su seguridad jurídica
-
La AESAN alerta de posible presencia de partículas de aluminio en cereales con chocolate procedentes de Portugal
-
Los sindicatos médicos mantienen la huelga de junio ante la "nula voluntad" de Sanidad