Eustaten datuen arabera, EAEko lan-merkatuko 2024ko lehen hiruhilekoko datuek aurreko hiruhilekoan baino 1.500 landun eta 9.100 langabe gehiago islatzen dituzte. 2024ko lehen hiruhilekoan, 84.600 pertsona zeuden langabezian eta 980.900 pertsona zeuden lanean. Euskal AEko langabezia-tasa % 7,9 da, 2023ko laugarren hiruhilekoan berrikusitako datu berria (% 7,2) baino ehuneko zazpi hamarren gehiago. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %56,4koa izan da 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu erdi gehiago.
Azken urteko datuak
Azken urtean, 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean, pertsona landunen kopurua %1,8 igo da, 17.800 pertsona gehiago; zerbitzuen sektoreak 11.500 landun gehiago ekarri ditu, industriak 6.800 gehiago eta lehen sektoreak 100 gehiago; eraikuntzak 600 landun gutxiago ekarri ditu. Langabeei dagokienez, langabezia-tasa ehuneko puntu bat jaitsi da (%8,9tik %7,9ra); beraz, 9.400 pertsonak langabezian egoteari utzi diote Euskal AEn.
Gipuzkoan 4.500 landun gehiago daude, eta Araban 1.000 gehiago
Lurralde historikoen arabera
Lurralde historikoen arabera, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan 4.500 landun gehiago daude, eta Araban 1.000 gehiago. Bizkaian, berriz, 4.000 pertsona gutxiago. Hiriburuei dagokienez, Donostian 1.900 pertsonatan igo da okupazioa eta Gasteizen 1.500 pertsonatan; Bilbon, berriz, 2.500 pertsonatan jaitsi da.
Landunek gora egin dute gizonen artean (+3.500), baina emakumeen artean 2.000 gutxiago dira. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten pertsona landunak 6.000 gehiago izan dira (+%0,7), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 4.500 gutxiago (-% 4,7).