3.538 pertsona izan dira irailaren 1etik 10era egin den Antzinako Musikaren Astearen 41. edizioko kontzertu eta jardueretan.

Guztira, 17 musika ikuskizun egon dira (14 orokor eta Aste Txikiko 3): 7 hiriburuan eta 10 probintzian; proposamen gehienak Arabako ondare gune oso esanguratsuetan egin dira. Horiez gain, hitzaldi bat eta proiekzio bat.

Hori dena, Juan de Anchieta antzinako musikagintzako euskal konpositore garrantzitsuena omentzearren, "Hitzetik eraikitzen" lelopean antolatu den edizio honetan, haren heriotzaren 500. urteurrenean. Bere corpusa polifoniak osatzen du, gehienak sakratuak. 6 kontzertutan eta hitzaldi batean ere agerian egonda haren lana.

Nabarmentzekoa da hilaren 6ko, 8ko eta 12ko kontzertuetan 400 bertaratu baino gehiago izan zirela, eta Probintzia Plazan ere ia 400 bertaratu izan zirela inaugurazio ekitaldian. Bereziki nabarmentzen dira 3 euroko prezio sinbolikoa izan duten kontzertuak (iaz ezarritako sistema), oso harrera ona izan baitute (hilaren 2koak eta 6koak, edukieraren % 83,3ko eta % 87ko bertaratzea, hurrenez hurren). Gainera, 430 pertsonak parte hartu dute Aste Txikian, eta publiko berriak sortzen lagundu dute.

"Astea musika erreferente bihurtu da gure lurraldean, bai eta hitzordu entzutetsuenetako bat ere. Finkatutako tradizio edo ekitaldi orok -eta jaialdi hau finkatuta dago- ez du gelditu behar. Izan ere, tradizioek denboran iraun dezaten, paradoxikoa dirudien arren, etengabe mugimenduan egon behar dute eta nobedadeekin orekatu. Edizio honek beste jauzi bat eman du kalitatean, programazio berritu eta erakargarri batekin, zeinak lagunduko baitu Astea birkokatzen generoaren Europako jaialdi handien testuinguruan, eta publikoaren erantzuna arrakastatsua izan da, adierazi du Del Valek. Bide beretik jarraituko dugu lanean" adierazi du Del Valek.