Energiaren sektorean adituak diren bost profesionalek osatutako Energiaren Sari Nazionalen 14. edizioko epaimahaiak, 2022ko abuztuan Gasteizen inauguratutako Kora Green City proiektua nabarmendu du “Eraginkortasun Energetikoa” kategorian. Europan bizitoki-ahalmen handiena duen Passivhaus eraikina da. Sarien 14. edizioa Bilbon ospatu da Energiaren Euskal Erakundearen eskutik. Bilboko konpainiak sortutako proiektuak “Eraginkortasun energetikoa” kategoriako saria jaso du, 2022an estatuan gauzatutako trantsizio energetikoa sustatzeko ekimenik onena izateagatik. 

Hala, zehazki, Higiezinen eta hotelen aktiboen garapen eta kudeaketa integralean espezializatuta dagoen Kategora taldeak, Energiaren Kudeaketako Espainiako Agentzien Elkarteak (EnerAgen) ematen duen energia-eraginkortasunaren EnerAgen 2023 Sari entzutetsua jaso du, Kora Green City proiektuagatik.

“Oso harro gaude aintzatespen horrekin. 2019an proiektuaren ibilbidea hasi genuenetik, nekerik gabe egin dugu lan aldea marka lezaketen soluzio berritzaileak aurkitzeko. Nazio mailan garrantzi handiko saria da, eta energia-eredu eraginkorragoa eta jasanarriagoa jarraitzen duten eraikuntzen alde lan egiten duen erakundeen artean jartzen gaitu”, adierazi du Kepa Apraizek, Kategorako CEO eta sortzaileak. Kora Green City Passivhaus eraikina da, –eraikin baten jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa bermatzen dituen eraikuntza ziurtagiria–, eta Kora Living markaren eskutik sartu da hotel-sektorean. Gasteizen eraikia, konplexuak 180 apartamentu jasangarri eta adimentsu ditu, eta co-living eredu gisa jarduten du (egoiliarrei, gehienetan antzeko arloetan ari diren profesionalei, lantokia partekatzeaz gain, laneko eta bizitzako esperientziak trukatzen jarraitzeko etxea ere eskainiz).

Gaur egun, Europan bizitoki-ahalmen handiena duen ziurtagiri pasiboko eraikina da. Oso errendimendu handiko inguratzaile termikoarekin sortutako gunea, eraikinaren elementu orokor guztiak eta solairuko 20 unitateko 9 bizitoki-solairutan banatutako 180 apartamentuetako bakoitza kontrolatzen dituzten sistema domotikoak izateaz gain. Bizitoki berritzaile horretan, eraikineko gune komunak (1.000 m2 baino gehiago) indartzen dira, horietan bizi, lan egin, elkartu edo gozatu ahal izateko, eraikinaren ardatz bihurtuz. Hau da, gero eta kontzientziatuago dagoen hiri-ingurunean diseinua eta erosotasuna jasangarritasunarekin txertatzen dituen bizitokiaren kontzeptu berria. Kategorak sortutako eraikinak batez ere energia berriztagarrien bidez funtzionatzen du, bero- eta hotz-baldintza onenak bermatzen dituen sistema geotermikoarekin, apartamentuetako lurzoruko sistema erradiatzaile-freskagarriarekin, ura berotzeko ponpa aerotermikoekin eta eraikinaren barruko aireztapena erregulatzeko eta beroa berreskuratzeko bost unitaterekin, airea etengabe berritzea ahalbidetuz.