Udako liburutegiak irekiko dira ekainaren 29an Bilboko auzoetan
Bilboko Udalak liburutegiak hurbilduko ditu aurtengo udan ere hiriko auzoetara 'Udako Liburutegiak' programaren bidez, eta liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu hainbat plazatan.
Hain zuzen, Bilboko Udaletik prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimena uztailaren 17ra arte gozatu ahal izango da Uribarri (Eskolako Landa), Zorrotza (Azoka plaza) eta Elorrieta (Elorrieta parkea) auzoetan.
Ondoren, udako liburutegiak Santutxu (Karmelo plaza), Errekalde (plaza) eta Miribilla (Gernikako lorategiak) auzoetara lekualdatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 7ra. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da, jaiegunetan izan ezik, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Modu honetan, Bilboko Udalak berriro ekingo dio programa honi, udan irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko helburuarekin, eta, beren ohiko zerbitzuez gain (kontsulta, liburuen mailegua, CDak, DVDak, hemeroteka, Interneteko sarbidea eta abar), Bilboko udal liburutegiek irakurketa hurbilduko diete gune horietara joaten direnei.
Irakurketa zerbitzua (eleberriak, haur eta gazteentzako literatura, aisialdiari buruzko liburuak, autolaguntza eta abar jarriko dira jendearen eskura, baita aldizkariak eta prentsa ere), liburuak mailegatzeko zerbitzua (publikoak etxera eraman ahal izango ditu interesatzen zaizkion liburuak, eta bertan itzuli ezarritako epearen barruan) eta irakurketa sustatzeko jarduerak (tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, eta ikuskizunak antolatuko dira haurrentzat) izango dira.
Temas
Más en Sociedad
-
El Consejo Social de EHU aprueba las cuentas definitivas de 2025, con un presupuesto ejecutado de 552,73 millones
-
Denuncian "violencia policial" en la muerte del joven de Santurtzi
-
Tres detenidos, uno de ellos menor, por una presunta violación grupal a tres jóvenes en Zaragoza
-
Detenida por presuntamente maltratar y mantener en condiciones deplorables a sus tres hijos