ETSk Bilboko Europa parkean joko du abuztuaren 26an Aste Nagusiaren baitan
Bilboko Udalak 2026. urteko Aste Nagusiko lehenbiziko kontzertua iragarri du, eta En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarrak abuztuaren 26an Europa parkean egingo duena da, Bizkaiko hiriburuko jaietako agertoki handienetako batean, alegia
Bilboko Udalak 2026. urteko Aste Nagusiko lehenbiziko kontzertua iragarri du, eta En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarrak abuztuaren 26an Europa parkean egingo duena da, Bizkaiko hiriburuko jaietako agertoki handienetako batean, alegia.
Iragarpena astearte honetan egin da Bilboko Udalaren eta Bilbao Jaiak eta Bilbao Turismo erakundeen Instagram, Facebook eta Tik Tok sare sozialen profiletan eta Bilboko Udalak Spotify plataforman duen profilean, 'Aste Nagusia 2026 - Soinu Banda' izeneko erreprodukzio zerrendan.
Bilboko Udalak apurka-apurka emango ditu jakitera Aste Nagusiko gainerako kontzertuak, Abandoibarran eta Europa parkean egingo direnak. Hartara, astero iragarkiak jarriko ditu aipatutako kanal digitaletan eta Spotify plataforman.
Bilboko Udalaren arabera, En Tol Sarmiento euskal musikaren egungo panoramako talde ospetsuenetako bat da. Arabako Iekoran sortua, taldeak pop-rock euskaldunaren erreferente izatea lortu du gertuko festa estilo bat jorratuz, musika dantzagarria eta euskarazko letrak uztartuz. "Melodia itsaskorrekin, hurbileko hitzekin eta energiaz kargatutako zuzenekoekin, ETSk belaunaldi ezberdinekin eta etengabe hazten ari den publiko batekin konektatzen jakin du", nabarmendu du.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak 2026. urteko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) nekazaritza eta elikadura produktuen kalitate araubideetarako laguntzen deialdia onartu du asterte honetan, 816.872,90 euroko guztizko zuzkidurarekin.
Jaurlaritzaren arabera, neurriaren helburua da EAEko nekazaritza eta elikadura produktuen kalitate bereizia sustatzea, nekazaritza ustiategien lehiakortasuna indartzea eta aitortutako kalitate figurak baliatuz balio erantsia sortzea da. Era berean, produktuen ikusgarritasuna eta merkatuan duten kokapena hobetzea du xede, informazio eta sustapen jardueren bidez.
Temas
Más en Sociedad
-
La huelga de médicos termina esta semana pero el conflicto sigue y amenaza el otoño
-
Euskal Trenbide Sareak 2,5 milioi euroan esleitu ditu Topoaren Irungo Nazioarteko Zubiaren birgaitze lanak
-
El euskera toma el centro de Iruñea con tres columnas y un mismo objetivo: "Es hora de un nuevo renacimiento"
-
Fekoorrek 18 ekarpen "estrategiko" egin ditu desgaitasuna Bilboko Udalaren VI. Berdintasun Planean txertatzeko