Euskadiko larrialdi zerbitzuek aire istripu baten simulakroa egin dute Loiuko aireportuan
Polizia Zientifikoko Buruzagitzako ertzainek Aginte Postu Aurreratuan eta senideei arreta emateko eremuan ere jardun dute
Euskadiko larrialdietako zerbitzuekaire istripu baten simulakroa egin dute ostegun honetan Loiuko aireportuan (Bizkaia), Larrialdi Aeronautikoetarako Plan Berezian ezarritako jarduketa eta koordinazio prozedurak ebaluatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Simulatutako egoeran, aireontzi batek ezbeharra izan du 10. pistatik aireratzen saiatzen ari zela eta, ezagutzen ez diren arrazoiengatik behar besteko altuera hartu ezinik, industria eremu baten gainean erori da. Aurreikusitako hipotesiaren arabera, istripuak hiru hildako eta 15 zauritu eragingo lituzke; horrez gain, aireontzian zihoazen pertsonen 16 senidek, "istripuaren" berri izan ondoren, aireportura joko lukete, eta arreta eta laguntza beharko lukete.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariek tokian bertan koordinatutako dispositiboan parte hartu dute Ertzaintzak, Osakidetzak, Gurutze Gorriak, Bizkaiko Suhiltzaileek, Auzitegi Medikuntzaren Euskal Institutuak, Aenako langileek eta aireportuko zerbitzuetako langileek.
Horri esker, biktima anitzeko larrialdi aeronautiko baten aurrean aurreikusitako jarduketa, koordinazio eta erantzun prozedurak ebaluatu ahal izan dira, bai eta, modu praktikoan, aireportuko barne baliabideen eta kanpoko larrialdi baliabideen arteko koordinazioa, ezbehar eremura sartzeko ezarritako sarbideak, Aginte Postu Aurreratuaren funtzionamendua eta Aginte Postu Nagusiaren jarduna egiaztatu ere.
Ertzaintzaren aldetik, Polizia Zientifikoko Burutzako 15 espezialistak hartu dute parte. Horiek talde mistoak osatu dituzte Auzitegi Medikuntzaren Euskal Institutuko auzitegi medikuekin, begi ikuskapeneko lanak egiteko eta biktimen eta ezbeharraren tokiko datuak jasotzeko, hildakoen identifikazioari begira.
Polizia Zientifikoko Buruzagitzako ertzainekAginte Postu Aurreratuan eta senideei arreta emateko eremuan ere jardun dute. Herritarren Babeserako agenteek eta Erandioko ertzain-etxeko ikerketa agenteek simulakroaren barruan esleitutako eginkizunak bete dituzte, Ardatz Bizkaia Koordinazio Zentroarekin batera.
Euskadiko Larrialdi Aeronautikoetarako Plan Berezia ezaugarri horietako lehen plana da Espainiako Estatuan Babes Zibileko Kontseilu Nazionalak homologatua. Plana Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2022ko otsailaren 1ean, eta Euskadiko Babes Zibileko Planean (LABI) txertatuta dago. Helburua da larrialdi aeronautikoko hainbat egoeraren aurrean administrazio eta zerbitzu eskudunen erantzun koordinatua eta integrala bermatzea.
Temas
Más en Sociedad
-
Prisión provisional sin fianza para seis de los 33 detenidos en la macrooperación policial de Torrelavega
-
URAk uholdeetatik babesteko obren lehen fasea burutu du Andoainen, 15,8 milioi euroko inbertsioarekin
-
Hallan un cadáver en la ría de Bilbao
-
Detenido el presunto autor del apuñalamiento mortal de un hombre en el centro de Madrid