Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zirkulazio bereziak eskainiko ditu igandean Museoen Eguna ospatzeko
Euskotren sozietate publikoaren Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du igandean, maiatzaren 17an, jai giroko jardunaldi batekin, tren historikoen zirkulazio bereziekin eta zenbait erakusketarekin
Euskotren sozietate publikoaren Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du igandean, maiatzaren 17an, jai giroko jardunaldi batekin, tren historikoen zirkulazio bereziekin eta zenbait erakusketarekin.
Hain zuzen, Euskotrenek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunaren bezperan, tren historikoak izango dira protagonistak, eta zirkulazio bereziak izango dira 11:00etan, 12:00eta eta 13:00etan museoaren eta Lasaoko geltokiaren artean.
Lehenengo ibilbidea 1965ean Tarbesen eraikitako Alsthom 1004 diesel trakziozko tren makinak egingo du, Euskal-Asturiar Trenbideen Konpainiarena; 12:00etan eta 13:00etan, aldiz, lurrunezko tren historikoek egingo dute irteera, Euzkadi (Kraussek eraikia Munichen, 1920an) eta Zugastieta (Sharp Stewartek eraikia Glasgown 1888an) tren makinek trakzionatuta.
Horrez gain, Graftonek Babcock & Wilcoxerako 1920an egindako lurrunezko garabia ere jarriko da martxan, merkataritza zerbitzua eman zuena enpresa horretan 1997 arte. Antolatutako jardueren artean, Espinal Orconerako meatzaritzako burdinbideko lurrunezko tren makina ere jarriko da ikusgai.
Era berean, larunbatean, maiatzaren 16an, lurrunezko trenaren irteerak mantendu dira, ohiko denboraldian sartuta, eta 12:00etan eta 17:30ean izango dira.
Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetan trenbideekin lotutako Europako bildumarik onenetakoa ikus daiteke. Denetariko ibilgailuak daude bertan: lurrun bidezko tren makinak, bai eta dieselak eta elektrikoak ere, automotorrak eta askotariko bagoiak. Euskadiko makina erremintako bildumarik osatuenetakoa ere dauka, garai bateko Urolako trenbideko tailer mekanikoari esker, eta XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arteko tren uniformeak daude ikusgai, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoa ere.
Temas
Más en Sociedad
-
La novedad de Google que te ayuda a conducir más seguro gracias a la IA
-
EuroMaintek (CAF) mantentze lanak egiteko 300 milioi euro inguruko kontratuak lortu ditu Suedian eta Norvegian
-
Muere un hombre tras ser tiroteado en el distrito de Sants de Barcelona
-
Debako 39. Antzerki Astea maiatzaren 22tik 31ra ospatuko da egitarau zabal eta anitzarekin