Beñat Oihartzabal euskaltzain emeritua omenduko du VII. Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak
Zuzenbidean lizentziaduna eta Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea da. CNRS erakundearen Iker taldeko zuzendari emeritua da
Beñat Oihartzabal euskaltzain emeritua omenduko du Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Ekainaren 6an izango da azokaren zazpigarren aldia, 'Euskaraz baikara lelopean', eta 41 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira bertan, tartean Euskaltzaindia, antolatzaileak diren Baltsan elkarteak eta Argiak iragarri dutenez.
Bada, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazi dutenez, Beñat Oihartzabal hizkuntzalari eta euskaltzain emerituaren omenaldia 10:00etan izango da, eta ondoren, ekitaldi andana iragarri dute: bertsolariak, liburu aurkezpen ugari, ipuin kontaketak eta kontzertuak izango dira Ziburuko (Lapurdi) karpa erraldoiaren azpian.
Beñat Oihartzabal Parisen jaio zen, 1949ko martxoaren 17an. Zuzenbidean lizentziaduna eta Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea da. CNRS erakundearen Iker taldeko zuzendari emeritua ere bada.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an eta oso 1990eko irailaren 28an (sarrera hitzaldia Angelun irakurri zuen, 1991ko ekainaren 1ean, eta jardun zuen Jean Hiriart-Urrutiren bizitza eta lanari buruz). Euskaltzain emeritua da 2024ko martxoaren 21etik.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Jon Obesoren eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin antolatutako 'Poetika' zikloaren beste saio bat izango da Donostian ostiralean, maiatzaren 15ean, 'Poemak eta irudiak' izenburupean, eta Joseba Sarrionaindia idazle bizkaitarra izango du protagonista.
Goizane Alvarez Gipuzkoako Aldundiko Kulturako foru diputatuak azaldu duenez, 'Poetika' zikloa "diziplina arteko topagune bat da, non poesia ahotsetik, musikatik eta adi entzutetik bizi den, kultur esperientzia partekatua bultzatuz".
Bada, ostiraleko saioan, bere poemekin egindako ikus-entzunezko laburren bidez, Sarrionaindiak irudi horiek eta bere lana lotuko ditu. "Poema bakoitzaren atzean dirudiena baino bizipen, emozio eta gogoeta gehiago daude, eta ekitaldi honek poema bakoitzaren atzean dagoen lana eta arnasa ezagutzeko aukera emango digu", zehaztu du Alvarezek.
Temas
Más en Sociedad
-
Dos años y medio de cárcel para tres neonazis por la "brutal" paliza a un hombre en León: "Que no respire"
-
Rusia insta a las redes sociales a bloquear contenidos generados con IA
-
Detenido en Alicante uno de los fugitivos más buscados del Reino Unido incluido en la campaña 'Most Wanted'
-
Una mujer acepta un año de cárcel por la muerte de un perro atado varios días en una azotea al sol