Gazte Euskaltzaleen Sareak hiru eguneko martxa egingo du ekainean Iruñeko Euskaltzaleon Martxan bukatuz
Gazte Euskaltzaleen Sareak dei egin dio Euskal Herriko gazte euskaltzale orori martxan parte hartzera, "gazteok izanen garelako pizkunde berri honetako giltzarri"
Gazte Euskaltzaleen Sareak 'Gazte euskaltzaleok bidea urratu' dinamika jarri du martxan eta hiru eguneko martxa bat egingo du, ekainaren 11tik 13ra bitartean. Urepeletik (Nafarroa Beherea) abiatuta, Auritzen (Nafarroa) egingo du lehen geldialdia, bigarren gaua Zubiri (Nafarroa) inguruan igaroko du, eta ekainaren 13an Iruñera iritsiko da, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxarekin bat egiteko.
Gazte Euskaltzaleen Saretik jakinarazi dutenez, ekimenaren helburua gazte euskaltzaleen konpromisoa indartzea eta euskararen aldeko pizkundea sustatzen jarraitzea da. Antolatzaileen hitzetan, "bizi dugun bidegurutze honetan gure hautua gorpuzteko, borrokaz eta ilusioz betetako martxa eginen dugu, Korrikan metatu genuen indarra berriz ere kalera ateratzeko".
Mezugileek ere bat egin dute ekimenarekin, nabarmenduz gazte euskaltzaleei "ez dietela ezer oparituko" eta Euskal Herri euskalduna eraikitzea euren esku ere dagoela. Azpimarratu dute euskararen alde borrokatzea "ez dela sufrikario bat, uko egin ezin diogun hautu bat baizik, bizi osorako konpromiso gisa ulertzen dutena".
Martxak askotariko jarduerak bilduko ditu, hala nola horma irudien margoketak, kontzertuak, bisita gidatuak eta bestelako ekimenak. Antolatzaileen arabera, gazte euskaltzaleen artean sareak sortzeko, aisialdirako eta aldarrikapenerako guneak izango dira. "Ez da martxa hutsa izanen; pauso bakoitzarekin, bidea urratu ahala, euskara lurrean errotzen jarraitu nahi dugu, pizkunde oso bat eragiteko asmoz", adierazi dute.
Antolatzaileek jakinarazi dute datozen egunetan emango dituztela xehetasun gehiago, baina lo-lekuak, dutxak eta otorduak antolatuta izango direla aurreratu dute, eta egitarau osoa hilaren 18an argitaratuko dutela, izen-ematea zabaltzearekin batera. Horrez gain, Iruñetik eta Euskal Herriko beste hainbat lekutatik autobus zerbitzua antolatuko dute bertaratu nahi dutenentzat.
Gazte Euskaltzaleen Sareak dei egin dio Euskal Herriko gazte euskaltzale orori martxan parte hartzera, "gazteok izanen garelako pizkunde berri honetako giltzarri".
Temas
Más en Sociedad
-
El hombre que asesinó a su exnovia en Torremolinos admite haber matado y emparedado a otra
-
Pintarse un bigote basta para saltarse los sistemas de verificación de edad de las redes sociales
-
Osakidetza apela a la "responsabilidad" de Sanidad para que busque una "vía de salida" al conflicto
-
Euskadi detecta 7.327 alumnos con altas capacidades intelectuales, diez veces más que en 2019