'Eskultoreak hemen orain' erakusketak 800dik gora bisita izan ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan ireki zenetik
Erakusketak kolektiboa osatzen duten 19 eskultoreren lan bana biltzen ditu, eta datorren ostiralean itxiko da, apirilaren 24an
E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteak Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan ikusgai duen 'Eskultoreak hemen orain' erakusketak 800 bisitari baino gehiago izan ditu martxoaren 3an zabaldu zenetik. Erakusketak kolektiboa osatzen duten 19 eskultoreren lan bana biltzen ditu, eta datorren ostiralean itxiko da, apirilaren 24an.
Bizkaiko Batzar Nagusiek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, figurazioaren, abstrakzioaren eta kontzeptualaren artean dauden artelanen aukeraketa bat da, zeramika, alanbrea, egurra, hormigoia edo plastiko birziklatua bezalako materialak erabiliz egindakoak.
Parte hartzaileen artean, ibilpide luzeko artistak eta belaunaldi barrikoak daude, hala nola Eider Baile Zabala, Anabel Barberena, Maite Barrainkua Buruaga, Susan Bart, Virginia Bosch, Barbara Camhi Jacard, Maite Canto Equisoain, Amaia Conde Chiralt, Helena Elbusto, Idoia Elosegi, Idoia Grijalbo, María José Lacadena, Amparo Lozano Sancha, Arantza Munita Irisarri, Olatz Pereda Bados, Nery Adriana Pradenas, Amaia Saenz de Magarola Herrero, Elena Scaratti eta Elena Solatxi.
Euren lanetan, genero identitatea, ekologia, memoria materiala eta mundu garaikidea ulertzeko feminismoarekiko ezinbesteko lotura bezalako gaiak jorratzen dituzte.
Erakusketaren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta E3 Euskal Emakume Eskultoreak kolektiboak herritarrak gonbidatu nahi dituzte "monumentaltasuna eta botere tradizionala zalantzan jarten dituen produkzio artistikoa ezagutzera, prozesu esperimentalen eta emakumeen autoretza indibidual eta kolektiboaren defentsa sendoaren alde eginez".
Temas
Más en Sociedad
-
Un hombre de 90 años muere atropellado por su coche en un paraje rural navarro en Los Arcos
-
Cinco detenidos con 21 kilos de cocaína en una autocaravana en Lanzarote
-
Hallan a un matrimonio muerto con heridas de arma de fuego en su domicilio de Asturias
-
Usar inteligencia artificial daña la reputación de artistas y empresas creativas