Udalerri Euskaldunen Eguna Otxandion izango da aurten, maiatzaren 16an
Otxandioko Kirol eta Kultur Kontseiluan bildutako eragile guztiei eman zieten UEMAk eta Otxandioko Udalak egunaren asmoen, helburuen eta nondik norakoen berri, eguna herrikoia eta arrakastatsua izan dadin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela iritzita
Otxandion (Bizkaia) egingo da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 16an, eta Udala eta UEMA hasi dira egunaren nondik norakoak antolatzen, herriko eragileekin lankidetza. Bi urtean behin egin ohi da udalerri euskaldunen garrantzia nabarmentzeko topaketa, UEMAtik jakinarazi dutenez.
UEMAko kide direnez gain, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, eta aurtengoa ere horrela izatea nahi dute UEMAk eta Otxandioko Udalak. Horretarako, eta eguna ahalik eta erakargarriena izan dadin, pasa den ostegunean egin zuten lehen bilera herriko taldeekin eta eragileekin, Otxandioko Kultur Etxean.
Otxandioko Kirol eta Kultur Kontseiluan bildutako eragile guztiei eman zieten UEMAk eta Otxandioko Udalak egunaren asmoen, helburuen eta nondik norakoen berri, eguna herrikoia eta arrakastatsua izan dadin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela iritzita.
Horrela, arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikusaraztea, eta euskararen lurgunea babesteko eta sendotzeko beharra nabarmentzea izango da maiatzaren 16ko asmo nagusia, festa eta aldarrikapena uztartuz.
Egun osorako egitarau zabala izango da, eta, ohi bezala, UEMAk batzar nagusia ere egingo du egun horretan Otxandion. Horrez gain, bazkari herrikoia ere antolatuko dute egitarauaren barruan. Antolatzaileek hurrengo asteotan zehaztuko dituzte egitarauaren eta ekitaldien nondik norakoak, baina orain arte bezala, "herritarren, euskalgintzaren eta erakundeen arteko bilgune" izatea nahi dute, "UEMAren beraren izaera islatuz eta euskal herritar guztiei euskarak behar duen pizkundera dei eginez".
Temas
Más en Sociedad
-
El acusado de quemar a una bebé de 16 meses defiende que fue "un accidente"
-
Los médicos vascos avisan de que el conflicto seguirá abierto mientras continúe Mónica García
-
Un detenido tras encontrarse el cadáver de un hombre en la nevera de un piso en Castellón
-
Fallece el niño de 2 años que cayó a un canal en Villanueva de la Serena (Badajoz)