Unibasqek eta ANECAk Euskadin ebaluatutako ikerketa tarteen zuzeneko aitortzarako aurreakordioa lortu dute
Unibasq euskal unibertsitate sistemaren kalitate agentziak Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Espainiako Agentzia Nazionalarekin (ANECA) hitzarmen bat sinatzeko aurreakordioa lortu du, eta, horri esker, Unibasquek ebaluatutako euskal unibertsitateetako lan kontratudun irakasleen ikerketako seiurtekoak zuzenean aintzatetsiko dira estatu mailan.
Akordioa Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaile iraunkor laboralen 2025eko seiurtekoen deialdian aplikatuko da, eta ondorengo deialdietan gainerako unibertsitateetan ere, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.
Tramitazio prozesuaren azken fasean dagoen hitzarmenak "aurrerapauso garrantzitsua" dakar euskal unibertsitate sistemako kontratatutako irakasleentzat, Unibasqen bidez lortutako ikerketa tarteek ANECAren aitortza ofiziala izango baitute, berme juridikoa eta estatu mailako parekatzea eskainiz.
Hitzarmen horrekin, Unibasq ANECArekin horrelako hitzarmen bat sinatzen duen lehen agentzia autonomikoetako bat izango da, eta horrek Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak (LOSU) ezarritako arau-testuinguru berrira egokitzea erraztuko du.
Aurreakordioaren ondorioz, EHUko irakasle eta ikertzaile iraunkor laboralentzako 2025eko seiurtekoen deialdia osorik ebaluatuko da Euskadin, eta estatu mailako aitortza izango du. Horretarako, ANECAk eta Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Espainiako Batzorde Nazionalak (CNEAI) erabiltzen dituzten ebaluazio irizpide berberak erabiliko dira.
HITZARMENA
Unibasqek deialdia eta plataforma informatikoa egokitu eta bere ebaluazio batzordeak indartu ditu, 2025eko deialdi arruntaren ebaluazio osoa bere gain hartzeko prest egoteko. Unibasqen gobernu kontseiluak otsailaren 3an onartutako deialdia argitaratzeko fasean dago eta eskabideak aurkezteko epea martxoaren 9tik 30era bitarte izango da.
Era berean, hitzarmenak aukera emango du EHUko irakasle eta ikertzaile laboralen 2017ko eta 2021eko seiurtekoen ezohiko deialdietako ebaluazio positiboak ere zuzenean aitortzeko. Deialdi horiek ere martxoaren 9tik 30era izango dute eskabideak aurkezteko epea.
Orobat, espero da akordioa laster ezartzea Unibasqek Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EUNEIZekin hitzarmenez adostea aurreikusi dituen seiurtekoen ebaluazioetan. Beharrezko lan tekniko eta administratiboak berehala abiatuko dira, eta aurreikusita dago Unibasqek eta unibertsitate pribatuek sinatu beharreko hitzarmenak hurrengo gobernu kontseiluan aurkeztea eta deialdiak udaberrian zabaltzea.
Temas
Más en Sociedad
-
Euskara, hizkuntza bat baino askoz gehiago: kohesioa, identitatea eta etorkizuna
-
En imágenes: manifestación en Barcelona en protesta por la situación de Rodalies
-
Detenido tras agredir a su mujer y dar un puñetazo a su hijo cuando la intentó defender en Palencia
-
El algoritmo del morbo: realities, fenómenos virales y la salud mental en juego