Haur eta gazteekin literatura bitartekaritzan ari direnei tresnak eskaintzeko ikastaroa antolatu dute Bilbon
Ikastaroan alde teorikoari helduko zaio
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren estrategiak eta praktikak izeneko ikastaroa antolatu dute, haurrekin eta gazteekin literatura bitartekaritzan ari diren bitartekariei tresnak eskaintzeko helburuarekin.
Ikastaroa Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan izango da, Bilbon, martxoaren 4tik ekainaren 17ra, asteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroa presentziala izango da, eta ikasleei %80ko bertaratzea eskatuko zaie. Galtzagorri elkarteko Miriam Luki izango da arduradun akademikoa, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Ikastaroan alde teorikoari helduko zaio, baina ardatza bitartekaritza praktikak izango dira, eta arreta berezia jarriko zaio gazteekin egiten den irakurketa bitartekaritzari. Horrela, ikastaroak tresnak eskaini nahi dizkio bitartekariari haurrekin eta gazteekin irakurtzen dutenean erabil ditzaten. "Tresna teorikoak ezinbestekoak dira, baina praktikoei egingo diegu azpimarra", adierazi dute.
Ikastaroaren helburua da bitartekariak "maleta bete tresna" ateratzea generoak lantzeko, ikuspuntu anitzak baliatzeko, obrak aukeratzeko eta haiek ere irakurtzen ikas ditzaten. Saio gehienak euskal adituek eta arituek egingo dituzte, eta kanpotik ere etorriko dira puntako adituak hemengoen jakintza aberastera.
Bitartekaria da liburuaren edo irakurketaren eta haurraren edo gaztearen artean dagoen profesionala, amateurra edo gurasoa. Hartzaileak, horrenbestez, bitartekaritzan ari direnak dira, hau da, liburuzainak, irakasleak, liburu saltzaileak, editoreak, irakurleak, idazleak, ilustratzaileak, gurasoak eta haur eta gazte literaturaren bitartekaritzan interesa duen edonor.
IKASTAROA
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da ostiralera arte, otsailaren 6ra arte, eta horretarako https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScMHmE0prp__vhY9Du8... formularioa bete behar da; formularioan datu pertsonalak eta gehienez hamar lerroko gutun bat idatzi behar da, non ikastaroa egiteko motibazioa agertu behar den. 30 lagunentzat tokia dago, eta onartutako pertsonei mezu elektronikoz jakinaraziko zaie lehenbailehen.
Matrikularen prezioa 50 eurokoa da langabetu eta ikasleentzat, 100 eurokoa Galtzagorriko bazkideentzat, eta 150 euroko beste guztientzat. Matrikula Galtzagorri elkartearen bitartez egin beharko dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Galicia registra un nuevo brote de viruela del mono sin un origen claro
-
El consejero de Salud, sobre el impacto de las vacunas caducadas: "La incidencia sanitaria ha sido reconducida"
-
La Fiscalía de Andalucía archiva las denuncias por los errores en los cribados de cáncer de mama
-
El caos en Rodalies continúa en una nueva mañana de fallos y caídas: “Es el pan de cada día”